2017-08-21T23:41:48+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Danobatgroup Pekingo CIMES erakustokian da

2016/06/22

Ekainaren 26a bitartean azken garapen eta teknologiak izango ditu ikusgai Pekinen (Txina) egiten den Nazioarteko makina erreminta eta CIMES erreminten erakustazokan.
Danobatgroup Pekingo CIMES erakustokian da

Erakustazokan azken teknologiak eta garapenak aurten dira energia, automozioa, trena edo sukaldeko tresna edo siloak bezalako industrietarako. Aipagarriak dira muntatutako ardatzetarako mantentze lan automatikoetarako tailerra txanda bakoitzean 100 joku egin ahal dituena, SORALUCE FXR-16000-W fresatzeko-mandrinatzeko makina, laser bidezko ebaketarako makina berria DANOBAT bobinatik abiatuta, eta giltza eskura garapenak kotxeen aldaketa kaxako ardatzak mekanizatzeko beste garapen batzuen artean.

Era berean, DANOBATGROUP Txinak ekainaren 23an ekitaldi bat egingo du Txinako delegazioaren 25. urteurrena ospatzeko. Txina historikoki merkatu gakoa izan da taldearentzat, eta hori dela eta 1991tik hona 30 laguneko lantalde bat dauka bertan. Herrialde horretan 600 makina instalatuta izanik bertako lantaldeak badaki zeintzuk diren bezero txinatarren beharrak eta ondo ezagutzen ditu DANOBAT eta SORALUCEn erabiltzen diren Europako abangoardiako teknologiak. Faktore hauei esker DANOBATGROUPek bere bezero txinatarrei teknologia globala eskaintzeko aukera ematen dute, teknologia globala ezagutza teknikoekin, zerbitzuarekin eta bertako disponibilitatearekin. DANOBATGROUPen arrakastarako gakoa Txinan bere jendea da, zalantzarik gabe, bere aktiborik baliotsuena.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak