2017-10-23T02:47:23+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Culinary Action! ekintzaileen II. foroa otsailaren 5 eta 6an

2015/02/04

Basque Culinary Centerrek Culinary Action! Ekintzaileen II. Foroa egingo du bihar otsailaren 5ean eta 6an, ostiralean. Foroaren bigarren edizioan arrakasta izan duten nazioarteko hamabi ekintzailek hartuko dute parte, eta negozio-arrakastari buruzko zortzi lantegi egingo dira.
Culinary Action! ekintzaileen II. foroa otsailaren 5 eta 6an

Biharkoa saioa, otsailaren 5ekoa, 9:00etan hasiko da, eta zenbait ekintzaile arrakastatsuk aurkeztuko dituzte txostenak. Gainera, 11:30ean, Basque Culinary Centerreko zuzendari  Joxe Mari Aizegak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuorde eta HAZIko lehendakari Bittor Orozek Basque Country-Culinary Action lehen saria emango diote Oscar Farinetti ekintzaile italiarrari. Oscar Farinetti Eatalyren fundatzailea eta azken hamarkadan munduan arrakastarik handiena izan duen kontzeptu gastronomiko baten sortzailea da. Eatalyren bitartez, Italiako gastronomia esportatzen duen merkataritza-guneen sare bat sortzea lortu du: 7 urtean, 27 eremu gastronomiko ezarri ditu mundu osoan.  Goizez, honako hauek ere parte hartuko dute: Edgar Nuñezek (Mexikoko sukaldearen kontzeptu arrakastatsuenen eta berritzaileenen sortzailea) eta Rosa Estevak (16 jatetxez eta hotel batez osatutako Tragaluz Taldearen sortzailea, semearekin batera).

Arratsaldez, Susanne Hovmanden, Carlos Zamoraren eta Juan Carlos Iglesiasen txostenak aurkeztuko dira.

Otsailaren 6an, ostiralean, Claus Meyer, Patrick de la Cueva, Isabella Raposeiras eta Ana Martínen (curriculuma erantsi dugu) txostenak eta lantegi dinamikoak izango dira eta Culinary Action Enpresa Sehaskarako hautatutako 10 proiektu  aurkeztuko dira.

Jardunaldiaren programa eta hizlarien curriculumak

OSTEGUNA, otsailak 5

08:15 Akreditazioak
09:00 Aurkezpena eta irekiera
09:15 Hitzaldiak
- Oscar Farinetti
- Rosa Esteva
- Edgar Nuñez

10:45 Mahai-ingurua: Ekintzaile izaten jarraitzea
- Mikel Zeberio
- Paco Morales

11:30 Kafea hartzeko etenaldia
12:00 Lantegi dinamikoak
14:00 Bazkaria (Street Food)

15:30 Hitzaldiak
- Susanne Hovmand
- Carlos Zamora.
- Juan Carlos Iglesias

17:00 World kafea: "Networking"aren dinamika

18:30 Jardunaldi-amaiera Basque Culinaryn

19:30 Pitch&Beer by Heineken

OSTIRALA, otsailak 6

08:15 Akreditazioak
09:00 Egunaren aurkezpena
09.15 Hitzaldiak
- Claus Meyer
- Patrick de la Cueva
- Isabela Raposeiras
​   - Ana Martín

11:30 Kafea hartzeko etenaldia
12:00 Lantegi dinamikoak

14:00 Bazkaria (Italiako, Mexikoko eta herri nordikoetako street fooda)

15:30 Pitch equipos CA! Sehaska
Hautatutako proiektuen aurkezpena
16:00 Kristalizazio-lantegia
Batera jartzea eta ondorioak
17:00 Itxiera

Hizlariak

Claus Meyer (Danimarka)

Bazkide Rene Redzepirekin batera, Noma jatetxea fundatu zuen, eta, 20 urte baino gehiagoan, aurre egin zion nekazaritzako, elikagaien ekoizpeneko eta sukaldaritzako ohiko pentsamenduari. Sukaldaritza-liburuen, telebista-programen, hitzaldien eta elikadurari buruzko mahai-inguruen bidez, herri nordikoetako produktuak berraurkitzen lagundu dio belaunaldi oso bati.

Oscar Farinetti (Italia)

Oscar Farinettik, Eatalyren fundatzaile eta ideologoak, azken hamarraldian munduan arrakastarik handiena izan duen kontzeptu gastronomikoetako bat sortu du. Eatalyren bitartez, Italiako gastronomia esportatzen duen merkataritza-guneen sare bat sortzea lortu du: 7 urtean, 27 eremu gastronomiko ezarri ditu mundu osoan. Etxetresna elektrikoen sektorean enpresa-ibilbide arrakastatsua izan ostean, 2007ko urtarrilean bere lehen denda ireki zuen Turinen (Italian). Ia 3.000 metro koadroko saltoki horretan, Europako merkatu irekiko elementuak eta ikaskuntza-zentroa uztartzen dira. Haren helburua da Italiako kalitate handiko produktuak mundu guztiaren esku egotea, produktuok erosi, dastatu eta haiei buruz ikas daitekeen guneetan.

Edgar Nuñez (Mexiko)

Edgar Nuñez Mexikoko sukaldaritza-mugimendu berri bat bultzatzen duen mexikarren belaunaldiko kide da. Azken urteotan, Mexikoko kontzeptu arrakastatsu eta berritzaileenak sortu ditu. Ugazabakide da SUD 777 jatetxean; Restaurant aldizkariaren arabera, Latinoamerikako jatetxerik onenetakoa da. Gainera, herrialdean iraultza ekarri duen FoodTrucks elkarte mexikar arrakastatsuaren fundatzaile ere bada Edgar.

 

Ana Martín (Espainia)

Kimikaria, enologoa, ardoaren zalea eta ekintzailea. Galiziako ardoen eraldatzean parte hartu ondoren, Anak  “txakolina” nabarmentzeko lan egin zuen Euskadin 90eko hamarkadan, baita hainbat jatorrizko deiturari loturiko hainbat enpresa-proiektutan ere.  2012an, beste enologo ezagun batekin, Pepe Hidalgorekin, batera Bilboko erdialdean Bodega Urbana ireki zuen, “taberna, eta jakiak eta ardoa saltzeko lekua”. Horrek azken kontsumitzaileari ardoa saltzeko era goitik behera aldatu du.

 

Juan Carlos Iglesias (Espainia)

Borja eta Pedro bere anaiekin batera, Bartzelonako gastronomiaren alorreko egungo iraultzaren parte da. Ekintzaile gisa duen bagajeari dagokionez, zortzi establezimendu ditu hirian, eta horietako bost Albert eta Ferran Adrià anaiekin batera (Rías de Galicia, Espai Kru by Rías de Galicia, Casa de Tapes Cañota, Pakta, Tickets, Bodega 1900, Hoja Santa eta Niño Viejo). Sektoreko enpresarien bigarren belaunaldikoa da, Bartzelonan Rías de Galicia jatetxe prestigiotsua eta historikoa sortu zuen Cándido Iglesiasen semea, hain zuzen.

 

Susanne Hovmand (Danimarka)

2007az geroztik, Danimarkaren historiako eraldaketarik handiena egin du ekoizpen organikoan, nekazaritza ulertzeko sistema berria txertatu baitu. Gaur egun, Knuthenlund erreferentziazko nekazaritzako etxalde bihurtzeaz gain, kultura organikoa hedatzeko eta irakasteko zentro ere bilakatu du. Knuthenlund, ia 300 urteko tradizioarekin, etxalde organiko gisa ezarri zen, 2007an, Susanneren eraldaketa-lanari esker. Bertan, kalitate handiko elikagai organikoak eskaintzen dituzte, eta natura zaintzeko helburua ere badu. Gaur egun, Danimarkako etxalde organikorik handiena da.

Rosa Esteva (Espainia)

Bere seme Tomásekin batera, Tragaluz Taldearen sortzailea da. Etxekoandre zela, 1987an, Tomásekin batera Mordisco jatetxea sortzea erabaki zuen. Ekintzaile inkonformista dela erakutsi du; izan ere, Tragaluz Taldeari loturiko establezimendu berriak irekiz joan da eta gaur egun taldeak 16 jatetxe eta hotel bat ditu. Bere errezeta: harritzea, apustu egitea, arriskatzea eta, batez ere, estetika, giroa eta gastronomia ona uztartzea.

Paco Morales (Espainia)

Beren abentura gastronomiko propioa bilatzen duten ibilbide profesional bikaineko chef espainiarren artean dago Paco. Mugaritz jatetxean eta Hospes hotelean lanean aritu ondoren, Bocairenteko Ferrero hoteleko sutegien ardura hartu zuen Moralesek, eta Michelin izar bat lortu zuen. 2013ko martxoan, eremu hori utzi eta bere proiektua diseinatzen hasi zen. Gaur egun, Noor da bere bizitzako egitasmoa. Kordobako Cañero auzoan dagoelarik, agertoki bi eskainiko ditu: sormen-gunea, estreinatu berri dena, eta jatetxea, datorren udaberrian irekiko dena. Sukaldea bezeroen begien bistan egongo da, eta zortzi mahai baino ez ditu izango. Paco Moralesek, bestalde, Menorcako Torralbenc eta Madrileko Hotel De las Letraseko Al Trapo aholkatzen ditu.

 

Mikel Zeberio (Espainia)

Mikel Zeberio gastronomiaren zale amorratua da, eta bere bizitza osoa maite duen sukaldaritzari loturiko hainbat alderdiri eskaini dio. Sukaldaria, kazetaria, sommelierra, gazta-, ardo- eta sagardo-ekoizlea, eta enpresaria.   Bere ekintzaile-alderdia Petra Moran garatu du, denda fisikoa Madrilen duen elikagaien online denda esklusibo batean. Gainera, besteak beste, abere-proiektu bat edo, berak esan ohi duen bezala, behientzako hotel bat du, Dehesa de la Guadaña. Bertan, 600 behi baino gehiago ditu.

Patrick de la Cueva (Espainia)

Patrick de la Cuevak Verdu Canto Saffron zuzentzen du, mende batetik gorako historia duen eta negozio-bide eta produktu berrien bilaketari esker etengabe berritzen ari den konpainia. Hori sektorean munduko aitzindari izatera iritsi da, eta Patricken eskutik etorkizun berria du orain aurrean.

Isabela Raposeiras (Brasil)

Brasildar ekintzailea, barista ospetsua eta torrefaktatzeko prozesuan maisua da Isabela. Kafearen sektorera iraultza ekarri du Brasilen (kafe-ekoizle nagusia den herrialdean), kontzeptu gastronomiko berri bat erabiliz: Sao Pauloko eta, seguru asko, herrialde osoko erreferentziazko cofee-shopa edo kafe-denda sortu du. CofeeLab Sao Paulon dagoen paregabeko eremu balioaniztuna da, kafea, aretoa, prestakuntza eta kafearen torrefaktatua uztatzen dituena.

 

Carlos Zamora (Espainia)

Gizarte-ekintzailea eta bere arreba Lucíarekin batera DeLuz enpresaren jabekidea da. Bost jatetxe ditu, horietako hiru bere jaioterrian, Santanderren. Horien bitartez, hiriko jatetxeen panorama suspertzea lortu du. Bere gizarte-bokazioak "De Personas" izeneko cateringa sortzera eraman du. Bertan adimen-urritasuna duten pertsonek egunero 500 pertsonarentzako jakiak prestatzen dituzte. Horregatik, La Caixaren Incorpora Saria jaso zuen 2013an eta ETE-en Sari Nazionala.

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak