2017-10-21T21:35:50+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

ELKARekin eraldaketa soziala sustatuz

2016/06/20

Eraldaketa soziala bultzatu nahi duen taldea da ELKARekin, gizarte hobea nahi duten pertsonak biltzen dituena. Giza duintasuna, elkartasuna, iraunkortasuna, justizia eta partizipazio demokratikoa bultzatuz.

Copreciko zenbait lan-bazkideren ardura sozialetik abiatutako ekimena da ELKARekin. Ekimen irekia eta parte-hartzailea. Helburua, txikia baino handia: Eraldaketa soziala sustatzea, gertutik hasita, norberak bere neurrian. ELKARekin egitasmoa Coprecin jarri dute abian, baina beste zenbait kooperatibetara eraman nahi dute ideia.

Hilabeteak lanean

Badira hilabete batzuk Aretxabaletako kooperatiban abian jarri zutela, bilera eta hitzaldiak antolatuz eta akzioa sustatuz. Besteak beste, maiatzean eginiko Copreciren Asanblea Orokorrerako bideo bat prestatu zuten, ELKARekin ezagutzera emateko, eta Coprecin, keinu txiki batekin eraldaketa soziala sustatzen duten pertsonen adibideen berri emateko.

Besteak beste, ekimen berriak giza duintasuna, elkartasuna, iraunkortasuna, justizia eta partizipazio demokratikoa bultzatu nahi ditu, pausu txikiak baina sendoak emanez. Komunikazioaren esparruan facebook-en aurkitu ditzakezue, https://www.facebook.com/elkarekin.copreci?fref=ts eta nahi duen orok aukera du ekimenean esku-hartzeko.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak