2017-12-15T11:21:28+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Copreciko neskak bigarren sailkatu ziren enpresa lasterketan

2014/05/26

Itziar Mendieta Berasaluzek, Guruzne Antxia Unzuetak, Maitane Iñurrieta Galarrak eta Lurdes Larrañaga Iturbek osatutako laukoteak bigarren postua eskuratu zuen Donostian jokatutako enpresa lasterketa 'ospetsuan'. Guztira 1.090 kirolarik esku hartu zuten, eta Copreciko laukoteak soilik emakumeek osatutako taldeen lasterketan eskuratu zuen zilarrezko domina. Guztira 16 talde aritu ziren nor baino nor kategoria horretan.
Copreciko neskak bigarren sailkatu ziren enpresa lasterketan

2013an, 50.urteurrenaren harira, Copreci kooperatibako zenbait lagunek erabaki zuten enpresa lasterketan izena ematea, eta bide batez, urteurrenaren irudia eta Copreciren izena 'donostialdera' eramatea.

Copreci-neskak3

Iazkoa ikusirik aurten ere esperientzia errepikatzea erabaki dute eta guztira 17 lagun gerturatu ziren maiatzaren 11n Donostiara, 9 km luze den lasterketan parte hartzera, tartean gure lau dominadunak: Itziar Mendieta Berazaluze eta Guruzne Antxia Unzueta atxabaltarrak, Lurdes Larrañaga Iturbe Arrasaten bizi den bergararra eta Maitane Iñurrieta Galarra soraluzearra.

gizonezkoen kategorian 240 talde inguruk parte hartu du aurtengo edizioan (zazpigarrena), talde mistoek ere parte hartzeko aukera izaten dute, guztira 8 aritu dira aurten eta emakumezkoek osatutako taldeak ere gero eta gehiago dira, 2014an 16

Bakoitzak bere kabuz entrenatzen duen arren, lasterketaren aurretik lan saiotxo bat egin zuten elkarrekin. "Lasterketa hasieratik amaierara taldean egitea ezinbestekoa da, eta helmugara ere laurak batera iritsi beharra geneukan eta ondo baino hobeto aritu ginen", adierazi ziguten protagonistek. Policlínica Gipuzkoa izan zen aurrenekoa Alderdi Ederreko helmugan, udaletxe parean, eta 8 segundora sartu ziren Copreciko neskak.

Guztira, gizonezkoen kategorian 240 talde inguruk parte hartu du aurtengo edizioan (zazpigarrena), talde mistoek ere parte hartzeko aukera izaten dute, guztira 8 aritu dira aurten eta emakumezkoek osatutako taldeak ere gero eta gehiago dira, 2014an 16. MONDRAGON Korporazioaren barne dauden enpresa askok parte hartzen dute lasterketan, besteak beste; Fagor Ederlan, Ausolan, ULMA, Copreci... eta edizioak aurrera egin ahala kontsolidatzen doa Korporazioko ordezkarien parte-hartzea. "Egun polita izaten da eta koadrilan joateko aukera eskaintzen digu. Lasterketaren ondoren bazkaria ere egin genuen eta primeran pasa genuen. Aurtengoa ikusirik, datorren urtean ere joango garela uste dugu".

Captura de pantalla 2014-05-26 a las 16.42.15

Hondartzaz hondartza

Lasterketa Donostiako udaletxe paretik abiatu zen, lehenengo Sagues aldera, Zurriolako hondartza paretik, eta handik Haizearen Orraziraino berriro ere udaletxerantz abiatzeko. "Aurten gainera sekulako eguraldia izan genuen, haizerik gabe, tenperatura freskoa goizean eta takarraran egiteko aproposa", esan digute Itziar, Guruzne, Maitane eta Lurdesek. Ea datorren urtean urrezko domina eskuratzerik duten. Seguru baietz!


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak