2017-10-23T17:10:19+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

COPRECIk bigarren planta produktiboa irekiko du Txinan

2016/02/02

MONDRAGONek Kunshanen duen parkean kokatuta, 2016an hartuko ditu goi gamako gaineko sukaldeetarako gas balbulak fabrikatzeko lehen inbertsioak.
COPRECIk bigarren planta produktiboa irekiko du Txinan

Copreci kooperatibak etxetresna elektrikoetako osagaiak diseinatu eta fabrikatzen ditu, MONDRAGON Korporazioan integratuta dago, eta aurten bere bigarren filial produktiboa irekiko du Txinan. Kunshan enpresa parkean egingo du, 3.200 metro koadroko azalera bat okupatzen duen eraikin batean, eta balbulen ekoizpena landuko dute bertan, Txinako merkatuan goi gamako gas bidezko gaineko sukaldeak hornitzeko. Plantaren jarduera aurtengo hirugarren hiruhilekoan hastea aurreikusita dago, eta ordu arte egokitzeko, makineria jasotzeko eta langileak prestatzeko lanak egingo dira.

Copreci Kunshanen hurbileko zerbitzua eman nahi zaie Shangaiko bezeroei

Txina, herrialde estrategikoa

Coprecik dagoeneko 12 urteko esperientzia dauka Txinan, Asiako herrialdeko hegoaldean ireki zuen lehen plantarekin (Zhuhai). Aurki irekiko duen lantegiarekin herrialde horren aldeko apustu estrategikoa sendotzen du. Gainera, Coprecik abantaila erantsi bat dauka merkatu horretan duen ibilbideari gehitzeko, eta hori bere ahalmen teknologikoa da, horri esker industri prozesuak automatizatzeko betekizunik zorrotzenetara egokitzeko aukera baitu, askoz produktu efiziente eta fidagarriagoak garatzeko. Berez, Kunshaneko planta berrian prozesu oso automatizatuak instalatuko dira, kalitatea kudeatzeko sistema aurreratuekin, Txinan gertatzen ari den aldaketa azkar eta sakonaren isla.

Copreci Kunshanen hurbileko zerbitzua eman nahi zaie Shangaiko bezeroei, Copreci Zhuhaiko ekoizpena 1.600 kilometroko distantziara baitzegoen. Edonola ere, Hegoaldean lortutako esperientzia ezinbestekoa izango da, eta bi lantegiek koordinatuta egingo dute lan.

Nazioarteko profila

Filial produktibo berria irekitzeko lankidetza sendoa egon da Korporazioaren nazioarteko departamentuarekin, eta Copreciren nazioarteko profil nabarmena bermatzen du. Kooperatibak, aipatutako Kunshan eta Zhuhaiz gain, Mexiko, Turkia, Txekiar Errepublika eta Italian ditu planta produktiboak, herrialde horietako zein inguruetako merkatuak hornitzeko presentzia produktibo globalaren aldeko apustuaren barruan, eta aldi berean jarduera handiagoa sortzen du Aretxabaleta eta Altsasu lantegietarako.

Copreci

Etxetresna elektrikoetarako osagaietan adituak izanik, Coprecik presentzia industrial globala duen enpresa bat da, eta 2015ean 240 milioi euro inguruko fakturazioa lortu zuen, horietatik %95 baino gehiago nazioarteko salmentetan. Plantillan 1.700 pertsona daudelarik, Copreci I+G+Bko ahalmen handiak dituen erakunde bat da, bezeroei soluzio berritzaileak eta iraunkorrak proposatzera zuzendua, hau da, etxetresna elektrikoen arloko munduko markarik handienei.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak