2017-10-19T12:57:51+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Coprecik berrikuntzako 'Vesta Award' saria jaso du Salt Lake Cityn (USA)

2014/03/13

2013an 50.urteurreneko ekintza nagusiekin gozatu ondoren, Coprecik ospakizunetan jarraitzen du. Oraingoan sari batek eragindako poztasun konpartituarekin. Izan ere, badira 20 urte Salt Lake Cityko (UTAH) HPB Expo azokan parte hartzen duela Aretxabaletako kooperatibak. Bertan, besteak beste, Hearth Patio Barbecue Asociationen (HPBA) ordezkaturik dauden gasezko barbakoa eta tximinia fabrikatzaile amerikar guztiak batzen dira. Eta Salt Lake Cityn (Utah) ospatu den edizio honetan urrezko amaiera izan zuen Coprecik. izan ere, Hearth/Barbecuerako osagaien berrikuntza saria eskuratu zuen.
Coprecik berrikuntzako 'Vesta Award' saria jaso du Salt Lake Cityn (USA)

Selekzio prozesua eta talde lana.

Sariak ematen dituen epai-mahaia tximinia eta barbakoen fabrikatzaileek, banatzaile eta sektoreko adituek osatzen dute. Copreciko ekipoak ondo antolatuta egon beharra zeukan, izan ere,  "epai-mahai kideak aurrez abisatu gabe pasatzen baitira, eta galdera tekniko ugari egiten dizkiote topatzen duten erakundeko lehen pertsonari".

Print

Oraingoan, ardura hori Joxe Urzelayk izan zuen, negozioko komertzialak. Azalpen on batek duen garrantzia nabarmendu digu Joxek: "Gainera, ingeniaritza eta berrikuntza lan garrantzitsua egin beharra dago, ideiaren funtzionamendua erreproduzitzen duen “demostradore” bat prestatu genuen-eta".

“Safety ignition system” (osagaien kategoriako irabazlea), nahiz “free flame” (Hearth Product kategoriko finalista) produktuek Aretxabaletan geratu ziren kideen lana eta babesa ere izan zuten. "Hau ez litzateke posible izango, dio Joxek, Maite Amozarrain, Aitor Zabalo, Felix Kerejeta eta Virginia Lekuonaren lanik gabe", gaineratu zuten Estatu Batuetara joandakoek. "Proiektuan benetan gogor egin dute lan ,eta ziur, gau handiak irrifar egin ziezagun hatzak gurutzatuta izan zituztela".

Misio komertzial honetan beteranoa den Jokin Antxiak gogorarazi digu zenbat aldatu diren gauzak 1994an Renon ospatu zen lehenengo edizioan izan zenetik: “lehen berrikuntzak deskubritzera etortzen ginen, eta orain, gugana etortzen dira sektoreko berrikuntzen berri izatera”.

safe-ignition-system

And the winner is… Copreci

Sariak babesten dituen Herath&Home aldizkariko zuzendariak, Richard Wrightek, sektoreko Oskar gaua bezala definitzen du sari banaketa hau. "Eta horrela izaten da", erantsi digu Iñigo Albizurik, Negozio Unitateko zuzendariak. "Izan ere, negozio hau oso amerikarra da eta eszenaratzea ere horrelakoxea da: alfonbra gorria, eszenatokia, leku handia eta ospakizun handia".

Iñigo Albizuri: "Sari hau erakusleiho handia da, eta sekulako oihartzuna du"

Horregatik, "sari hau erakusleiho handia da, eta sekulako oihartzuna du". Gainera erlazioen eremua ere lantzen da, "Estatu Batuetan oso garrantzitsua dena. Horregatik, azokaz gain ikastaro, hitzaldi eta elkarteetako parte hartzea ere badago; gosariak, afariak eta ospakizunak".

Aurten, sari banaketa ostean eginiko ospakizun garrantzitsuenak 50. hamarkadan inspiratu da. "Guretzako arraroa izan daiteke, baina beraien kulturan guztiz normala da standean prezioen inguruko negoziazio gogor bat izan eta denbora gutxira mahai berean esertzea… mozorroturik!"

Hauxe da Copreci USAko ekipoa osatzen duten Linda Barker, Ruben Mateos eta Josu Zalduaren jokalekua. Izugarri ongi jokatzen dute gainera, eta USAn “socializing” deitzen dioten negozio zati garrantzitsu hori elikatzen dute.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak