2017-10-22T12:08:44+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Coprecik atxabaltarrekin konpartitu zuen 50.urteurrena ate irekien jardunaldian

2013/07/25

Iragan larunbatean Coprecik 50.urteurreneko ekitaldi jendetsuena burutu zuen Aretxabaletako lantokian. Ateak ireki zizkieten herritarrei eta atxabaltarrek ez zioten hitzorduari hutsik egin. Jendez bete ziren lantokiko pasabideak, makinak, bulegoak, ingenieritzako departamentua... Herriko neska-mutikoek ere Copreciko 'bihotzen lantokia' bisitatzeko aukera izan zuten, bisita antzeztu dotorean. Aparkaleku nagusian, berriz, eguzkipean, mariatxiek edariek eta jatekoek bat egin zuten festa alaituz.
Coprecik atxabaltarrekin konpartitu zuen 50.urteurrena ate irekien jardunaldian

Uztailaren 20an Aretxabaletako Copreci kooperatibak ateak ireki zituen parez-pare herritarrekin bere 50.urteurrena konpartitzeko. Urtean egitasmo ugari egin badituzte ere, urteurreneko jendetsu eta bereziena honako hau izan zen. Izan ere, Coprecik lotura estua du Aretxabaletako herriarekin, beti gertu izan dira bata eta bestea, urteetan lana eskainiz herritar ugariri.

Copreciko_ate_irekiak5

Horregatik guztiagatik eta esker ona erakusteko asmoz, Coprecik herritarrei gonbitea bidali zien "lantokia bisitatzera gerturatzeko eskatuz" eta atxabaltarrek ez zuten hutsik egin. Goizean goizetik, asko izan ziren Copreciko lantokian barrena bisita gidatuetan parte hartu zutenek.

Copreciko_ate_irekiak8

11:30ean, berriz, gaztetxoenen txanda izan zen. 'Bihotzen lantokia' izeneko bisita antzeztuarekin gozatzeko aukera izan zuten herriko neska mutikoek.

Copreciko_ate_irekiak

Aparkalekuan musika eta gastronomia

Copreciko aparkalekuan, berriz, musika eta gastronomia izan ziren protagonista nagusiak. Musika, Mexikoko mariatxien bitartez, eta gastronomia, askotariko eskaintzarekin. Turkiako jakiak, Txinakoak, Euskal Herrikoak, Italiakoak, Mexikokoak, Txekiakoak... edariak ere ez ziren falta izan, eta jende uholdearen ondorioz, eguerdia aurrera joan ahala, freskagarriak eta beste hainbat edari agortu egin ziren.

Copreciko_ate_irekiak2

Ate irekien jardunaldiarekin, Coprecik amaiera ematen die urteko lehen hilabeteetako ekintzei, baina irailetik abendura bitartean beste ekitaldiren bat egingo dute 50.urteurrenari agur esateko.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak