2017-08-18T12:36:55+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Coprecik 50.urteurreneko bideoklipa eta larunbatean egingo den ate irekien jardunaldia aurkeztu ditu

2013/07/17

Dagoeneko dena prest dago Copreci kooperatiban datorren larunbateko ate irekien jardunaldia egiteko. 1963an Aretxabaletan sortutako kooperatibak 50.urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu ditu urtean zehar eta oraingo larunbatekoa atxabaltar guztiekin konpartitu nahi du. Era berean, gaur bertan aurkeztu du Coprecik 'Lantokixa herri' bideoklipa eta kantua. Copreciko langileek egin dute eta grabazioa Mutrikuko AME estudioetan egin da. Bideoa, berriz, Aretxabaletako lantokian zein herriko beste zenbait toki ederretan.

Lantegixa herri

Arantxa Garai, Coprecin jubilatua, bideokliparen grabazioaren une batean.

Copreci osatzen duten edo historian zehar osatu duten ia 20 lagunek parte hartu dute 'Lantegixa herri' bideokliparen eta kantuaren grabazioan. Abestia "50.urteurrena ospatzeko eta fundatzaileen lana onartzeko sortu dute". Abestia Mutrikuko AME Estudioetan grabatu zen eta bertan egin ziren nahasketak ere. Bideoklipa, berriz, Aretxabaletako toki ezberdinetan eta lantokian grabatu zen, besteak beste; Urkulun, Durana kalean eta Gipuzkoa Plazan.

Lantegixa herri

Luis Heriz, langilea, Urkuluko urtegian.

Lan guztiaren koordinazio eta zuzendaritza 50.urteurreneko Batzordearena izan da eta Arteman Komunikazioaren lantaldearen kolaborazioa ere izan dute. Musikariak, gehienak Copreci kooperatibako lan-bazkideak, urte hasieran hasi ziren proiektua garatzen, kantua egiten, bilera eta entseguak burutzen... eta emaitza dagoeneko ikus dezakegu: 'Lantegixa herri'.

Lantegixa herri

Andoni Bengoa, abeslarietako bat.

Bideokliparen haria Copreciren bihotza da, "munduko milioika etxetresna elektrikotan dagoen bihotza, milioika etxebizitzatan dagoena eta, bereziki, Copreciko gizon eta emakumeen organo bitala bilakatu dena'.

Lantegixa herri

Ezkerretik eskumara, Oier Sarasua, Txus Gutierrez, Andoni Bengoa eta Maider Ruiz, 'Lantegixa herri' proiektuaren sustatzaileak.

Ate irekien jardunaldia

Bideoklipa datorren larunbatean aurkeztuko da era ofizialean, Ate Irekien jardunaldian bertan. Goizeko 11etan hasiko dira ekitaldi nagusiak. Lehenengo eta behin, herritar orori zabaldutako ate irekiak izango dira. "Edonork izango du aukera gure lantokia barrutik ezagutzeko". Ondoren, 11:30ean umetxoen txanda izango da, eta eurek ere 'bihotzen lantokia' bisitatzeko aukera izango dute. "Antzerki, ipuin... Copreciko langile batek prestatu du ekintza".

12etatik aurrera, lantoki kanpoko aparkaleku handian txosna irekiko dute, eta bertan munduko gastronomiaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Mexikoko natxoak, Turkiako Kebab ederra, Txinako ahate deliziak, Italiako gazta parmesanoa, Brasildo arroz entsaladak... Eta edariak ere ez dira falta izango: Txekiako garagardoa, arabar errioxako ardoa, sagardoa, txakolia... "denetarik izango da".

Antolatzaileen nahia da herritar guztiak bertaratzea eta guztion artean, 'lantegixa herri' bilakatzea.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak