2017-10-23T02:47:19+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Copreci Ekuadorreko eredu energetikoaren aldaketan aholkulari arituko da

2015/02/19

Copreci Ekuadorreko Gobernuarekin elkarlanean ari da gas sukaldeak indukziozko sukaldeengatik ordezkatzen. Planaren ondorioz, Coprecik Aretxabaletako lantokian indukziozko plaken ekoizpena areagotuko du eta agian Ekuadorren enpresa sor dezake.
Copreci Ekuadorreko eredu energetikoaren aldaketan aholkulari arituko da

Coprecik aspaldi egin zuen berrikuntzaren aldeko apustua etxetresna elektrikoen arloan eta 2014an mugarri berriak ezarri zituen nazioartean erreferente izaten jarraitzeko. Alde batetik, Aretxabaletako kooperatibak Gobernuarekin elkarlanean, Ekuadorreko etxebizitzetara teknologia berriak eramango ditu, eta bestetik, jabetza intelektualaren alde eta innobazioaren arloan burutzen dituen diseinuak patentatzen jarraitzen du.

Rafael Correaren Gobernuak eredu energetikoa aldatu nahi du, “anbizio handiko plana” guztien esanetan

Copreciko ordezkariak bereziki gustura daude Gobernuarekin elkarlanean martxan jarri duten planarekin. Rafael Correaren Gobernuak eredu energetikoa aldatu nahi du, “anbizio handiko plana” guztien esanetan, eta horretarako zenbait akzio burutzen ari dira. Inportatutako gasa ordezkatzeko, inbertsio hidroelektrikoak egiten ari dira Copreciren aholkularitzarekin. Autoritateek, horrela, apustu sendoa egin dute, gas sukaldeak indukziozko plakengatik ordezkatuz, eta hain justu ere Copreci da Europako fabrikatzaile independente nagusia.

Akordioa hainbat arlotan

Copreciren eta Gobernuaren arteko hitzarmena edo elkar-lanerako akordioak erantzuten die arlo tekniko, industrial eta komertzialei. Etxebizitzetan argi-indarraren potentzia egokitu beharko dute eta energia elektrikoaren demokratizazioan eragina izan du. Gobernuak, era berean, Ekuadorreko bizilagunei hilero 80kw doan emango dizkie indukzio plakak erosi ahal ditzaten.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak