2017-12-16T10:15:11+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Char-Broil-eko presidentearen bisita Coprecira

2015/09/03

AEBetako Char-Broil enpresa, munduko gas barbakoen ekoizleetan liderra, Copreciren bezeroa da orain dela 30 urtetik gora. Astean enpresako presidente eta zuzendari orokorra den Christine Robins-ek, Jeff Wells-ek (Hornikuntza Katearen zuzendaria) lagunduta, Aretxabaletako enpresa bisitatu du.

Char-Broil 1885ean Columbusen (Georgia) sortutako WC Bradley enpresa aitzindariaren parte da. Copreci Char-Broilentzat gas grifoak egiten hasi zen 1985ean. Eta 1989an Copreci Mexikon instalatu zen AEBetako enpresari zerbitzu hobea emateko, berau izanik Aretxabaletako enpresaren nazioarteko lehen esperientzia. Gerora, 2004an, Copreci Txinan ere instalatu zen eta hara Mexikoko zenbait fabrikazio lerro eraman zituen Char-Broili zerbitzu hobea emateko. Hain zuzen ere, Char-Broil Copreciren bezero oso garrantzitsua izateaz gain, nazioarteratzeko pizgarri eta bidailaguna ere izan da.

Char-Bloir eta Copreciko ordezkariak.

Robinsek oso ibilbide arrakastatsua dauka Bodymedia eta Philips Oral Healthcare gisako enpresei bultzada ematen, eta 2014an Char-Broil enpresaren zuzendaritza exekutiboa hartu zuen.

Aretxabaletara egindako bisita honetan elkarrizketa egin diogu eta hainbat kontutaz mintzatu da: Coprecirekin duten "laguntasun" harreman historikoaz, MONDRAGONeko esperientzia kooperatiboak berarengan eragin duen harriduraz, eta enpresetako postu garrantzitsuetan emakumeek duten paperaz.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak