2017-12-16T00:48:13+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Catak Fagor eta Edesa eskuratu eta urrian ekoizten hasiko dela iragarri du

2014/07/30

Epaileak enpresa katalanari esleitu dizkio Fagor eta Edesaren aktiboak, Cataren eskaintzari “Cevitalenari baino hobea” deritzolako. Produkzioa datorren urrian berraktibatuko da.
Catak Fagor eta Edesa eskuratu eta urrian ekoizten hasiko dela iragarri du

Donostiako Merkataritza arloko 1. Epaitegiko titularra den Pedro Malagonek FAGOR Electrodomésticos S. Coop. eta Edesa S.Coop.eko produkzio unitateak CNA taldeko Cata enpresari esleitzea erabaki du, bere estakaintza Cevitalena baino hobea delakoan, jardueraren berraktibazio handiagoa ekarriko duelako.

Erabaki horrekin itxitzat ematen da Fagor Etxetresnen esleipena, zeinera hasieran sei enpresa aurkeztu ziren (Cevital, Cata, Ecomac, Taurus, Ariston eta Amica), azkeneko eskaintzan Cata eta Cevital bakarrik geratu baziren ere.

Eskaintza 1.954 langilera iristen da lehen urtean, zuzeneko 705 enplegurekin eta zeharkako 1.249 langilerekin.

Cata Electrodomésticos SLk, FAGOR Etxetresnetako ekoizpen unitate guztietarako egin duen azken proposamen hobetuan (1. Blokea), 37 milioi euroko eskaintza egin du, eta, 2. Blokean, berriz, hau da, kredituen atalean, beste aktibo batzuen artean, beste 5,5 milioi euro; guztira, beraz, 42,5 milioi. Bankuko bermeak jartzeaz gain, adierazi zuen lehen ordainketa 20 milioi eurokoa izango dela, esku dirutan. Eskaintza 1.954 langilera iristen da lehen urtean, zuzeneko 705 enplegurekin eta zeharkako 1.249 langilerekin.

MONDRAGONen balorazioa

Talde kooperatiboak, bere aldetik, bere asebetetzea adierazi du, prozesuan aurretiaz ezarritako epeak bete direlako zein Catak agindutako enpleguengatik, “hori baita MONDRAGON gehien arduratzen gaia, eta gure lankidetza eskaintzen dugu proiektu berriari begira”.

Halaber, poztu egin da “produkzio zentroak mantentzeari dagokionez esan duen guztiagatik eta jardueraren zatirik handiena Euskal Herrian mantentzen duelako”, eta aldi berean arrakasta opa dio enpresa proiektu berriari.

Jarduera industrialaren hasiera urrian

CNA taldeak Fagor Etxetresnetako Arrasateko bulegoetan emandako prentsaurrekoan atzo iragarri zuenez, jarduera komertzialari irailean ekingo dio, industri produkzioa urrian abiarazteko asmoarekin. Horretarako, aktibazio komertzial eta marketineko plan bat landu da, “proiektu berria martxan jartzeko plan progresibo bat gauzatzeko” helburuarekin, eta, horrenbestez, Garagartzako eta Eskoriatzako egosketako jarduera hasiko da lehenik, eta gainerako plantetan “beste abiadura batzuetan”.

Cata Korporazioko zuzendari nagusiak azaldu zuenez, helburu nagusia da jarduera komertziala eta industriala “lehenbailehen” hastea, fabrikak “denbora luzeegiz” inaktibo egon ez daitezen.

Halaber, zehaztu dute zuzendaritza taldea gehienbat Fagorreko langile eta bazkide kooperatibista ohiek osatuko dutela. Gehitu dutenez, “CNAk iraganean Fagor lidergo kokapenean kokatu dutenen balioen eta esperientziaren alde” egin du, eta aldi berean zehaztu du lehen zegoen kooperatibisten zein besteren konturako langileen kolektiboa lehenetsiko duela.

Enplegatuen lansari mailei dagokienez adierazi dutenez, “kasu guztietan, lanean sartuko diren pertsonen lansariak berdinak edo altuagoak” izango dira, eta zehaztu dute ez dela “antzinatasunik” egongo eta Gipuzkoako Metalaren hitzarmena ezarriko dela, KPIa eguneratuta.

Fagor Taldearekin akordio bat dagoela ere jakinarazi dute, marka 30 urtez esplotatu ahal izateko, “betiere gutxieneko atalase moduan ezarri dugun enplegu maila mantentzeari lotuta”.

Catari buruz

Cata Electrodomésticos Torellon sortu zen (Bartzelona), 1947an, eta kafea ehotzeko makinekin eta beste etxetresna txiki batzuk fabrikatuz hasi zuen jarduera industriala. Pixkana etxeko xurgagailuen segmentura bideratu zuen bere jarduera, eta beste produktu batzuen artean ditu xurgagailuak, xurgatzeko kanpai konbentzionalak eta apaingarriak, labeak, gainaldeak, mikrouhin labeak, txorrotak eta arraskak. Fabrikak ditu Torellon (Bartzelona), Sao Paulo (Brasil) eta Xiao Lan (Txina), eta Nodor eta Apelson eskuratu zituen, filialak eta ordezkaritzak sortzeko proiektuaren barruan.
Cata 85 herrialdetan baino gehiagotan presente dagoen eta 2.200 langile dituen CNA Groupeko kidea da. 2013an 120 milioi euroko fakturazioa lortu zuen, horren %75 nazioarteko merkatua delarik.

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak