Euskadiko Kutxa lehen finantza-erakundea, Green Capital 2012 Itun Berdeko kide-bereizgarri izaera lortzen

Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012 Itun Berdeko kide-bereizgarri izaera lortzen lehen finantza-erakundea izan da Euskadiko Kutxa. Aipamen horren bidez, ingurumena hobetzearen alde duten konpromisoa eta iraunkortasunaren alorreko jardunbide egokiak aitortu dizkiete. 
Card image cap
Vitoria-Gasteiz.
2012/02/14

11 urte baino gehiago dira, Euskadiko Kutxako lan-bazkideak ingurumenarekiko jardunbide arduratsuetan aktiboki inplikatu zirela.

Nork bere zereginean, oso barneratuta dute sortzen dituzten hondakinak ahalik eta gehien murriztu behar dituztela.

Politika horrekiko koherentzian, 2011. urtean kopuru hauek lortu dituzte birziklapenean:

  • 386.380 kilogramo paper (duela 5 urte baino % 94,5 gehiago).
  • 6.500 kilogramo informatika-ekipamendu.
  • 2.235 kilogramo plastiko.
  • 1.210 toner-kartutxo.
  • 108 kilogramo fluoreszente.
  • 71 kilogramo pila.

Gainera, kendu diren eta egoera onean dauden 115 informatika-ekipamendu (ordenagailuak, monitoreak, laser-inprimagailuak…) hainbat elkarte eta GKEri laga dizkiete, berriz erabiltzeko.

Banketxea