Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Euskadiko Kutxa lehen finantza-erakundea, Green Capital 2012 Itun Berdeko kide-bereizgarri izaera lortzen
Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012 Itun Berdeko kide-bereizgarri izaera lortzen lehen finantza-erakundea izan da Euskadiko Kutxa.
Aipamen horren bidez, ingurumena hobetzearen alde duten konpromisoa eta iraunkortasunaren alorreko jardunbide egokiak aitortu dizkiete.
11 urte baino gehiago dira, Euskadiko Kutxako lan-bazkideak ingurumenarekiko jardunbide arduratsuetan aktiboki inplikatu zirela.
Nork bere zereginean, oso barneratuta dute sortzen dituzten hondakinak ahalik eta gehien murriztu behar dituztela.
Politika horrekiko koherentzian, 2011. urtean kopuru hauek lortu dituzte birziklapenean:
- 386.380 kilogramo paper (duela 5 urte baino % 94,5 gehiago).
- 6.500 kilogramo informatika-ekipamendu.
- 2.235 kilogramo plastiko.
- 1.210 toner-kartutxo.
- 108 kilogramo fluoreszente.
- 71 kilogramo pila.
Gainera, kendu diren eta egoera onean dauden 115 informatika-ekipamendu (ordenagailuak, monitoreak, laser-inprimagailuak…) hainbat elkarte eta GKEri laga dizkiete, berriz erabiltzeko.