2017-08-17T05:57:56+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren arteko Integrazio protokoloa sinatu da

2012/04/26

Martxoaren 20an, Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak kooperatiba-proiektu bateratua sortzeko elkarrizketa formalei ekin zietela jakinarazi genuen. Aipatutako elkarrizketen ondorioz, eta baita giro on eta lankidetza-espirituari jarraituz, bi entitateetako Kontseilu Errektoreek "integrazio-protokoloa" sinatzea erabaki zuten apirilean. Dokumentu horretan, bi entitateek hurrengo hilabeteetan bete beharreko jarraibideak eta eman beharreko urratsak zehaztu dira.
Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren arteko Integrazio protokoloa sinatu da

Ipar Kutxa eta Euskadiko Kutxaren egoitzak, Bilbon.

Integrazio-protokoloan jasotako erabakirik garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Entitate bateratuak bi entitateetako bazkide mota guztiak hartuko ditu barne.
  • Kreditu-kooperatibaren egoitza soziala Arrasaten egongo da.
  • Ipar Kutxaren Bilboko egungo egoitza Txikizkako Bankuko Merkataritza Sarearen egoitza operatiboa izango da eta bere Negozio-Batzordearena ere, eta dagokion Lurralde Zuzendaritza eta laguntza-egiturak ere bertan egongo dira. Era berean, Lagun Aro Aseguru-Etxearen egoitza, OBSV berriarena eta Zorroen Sozietatearen eta Kudeatzaileen kokalekua Bilbon mantenduko dira.
  • Aldi batez, Kontseilu Errektoreak 15 kide izango ditu: 12 Euskadiko Kutxakoak eta 3 Ipar Kutxakoak.
  • Ipar Kutxako egungo zuzendari nagusia zuzendariondoko orokor eta Txikizkako Bankuko Merkataritza Sarearen arduradun izendatzeko erabakia hartu da.
  • Bi entitateetako lan-bazkideen edo langileen lan-arloko eta gizarte-segurantzako eskubide eta betebeharrei bere horretan eutsiko zaie, batik bat lan-baldintzei, lan-kategoriari, soldatari, antzinatasunari eta lan-bazkide edo langileen gainerako eskubideei dagokienez.
  • Ipar Kutxako langileei lan-bazkide izateko aukera eskainiko zaie. Langile bakoitzak bere erabakia hartuko du.
  • Integratu bitartean bi Entitateen jarduera koordinatzeko ardura izango duten lan-taldeak eta lan-mahaiak diseinatuko dira, eta integrazioaren ondoriozko politikak, prozedurak eta antolakuntza zehaztuko dira, erakunde bien jardunbiderik onenak aprobetxatuz.

Azkenik, protokoloak integrazioaren egutegia ere zehazten du. Egutegiaren arabera, bi Entitateetako Kontseilu Errektoreek Bategite Proiektua maiatzaren 28an onartu ondoren, bi Batzar Nagusiek baliozkotu beharko dute, seguruenik ekainaren bukaera aldera. 2012ko azaroa ezarri da behin betiko integratzeko data gisa.

Integrazioaren ondorioz sortuko den Kreditu Kooperatibak 25 mila milioi euro baino gehiago kudeatuko ditu aktiboetan, 1,3 milioi bezero izango ditu 450 sukurtsaletan, 2.500 langile enplegatuko ditu eta 1.700 milioi euroren baliabide propioak bereganatuko ditu.

Integrazioak hobetu egingo du "Tokiko Entitatearen" Posizionamendu Estrategikoa, herrialdean duen atxikimendua sendotuz. Bestalde, Entitate bakoitzaren jardunbiderik egokienak hartuz, kostuen sinergiak eta gestio eredu berriak garatzea erraztuko du. Azkenik, Entitatearen garapena sendotuko du nekazaritzako elikagaien arloan, industriaren arloan eta banka-aseguruen arloan.

Azken finean, aliantzak gizarte-ekonomiako finantza-entitate bat sortzeko proiektua sustatu nahi du, diharduen merkatuei finantza- eta aseguru-zerbitzuak eskaintzera bideratua dagoena, baina eredu kooperatiboan oinarrituta, Estatuko finantza-sistemaren egungo bankarizazio prozesuaren ordezko gisa.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak