2017-10-18T09:38:38+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Bizkaiko Foru Aldundiak eta MONDRAGON Fundazioak hitzarmena sinatu dute enpresa ekimen berriak sustatzeko

2013/01/17

Akordioari esker, Ekonomi Sustapen Sailak 200.000 euro bideratu ditu Lurralde Historikoan industri sare kooperatiboa garatzeko eta dibertsifikatzeko. Hainbat sektore estrategikotan enpresa berriak sortuko dira, horien artean egonik MONDRAGON Korporazioak abiarazi eta bere enpresa berrikuntzaren ardatz diren osasuna eta iraunkortasuna.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta MONDRAGON Fundazioak hitzarmena sinatu dute enpresa ekimen berriak sustatzeko

Ekonomi Sustapeneko ahalduna den Imanol Pradalesek eta MONDRAGOn Korporazioko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzako lehendakariordea den Javier Sotilek aurkeztu dute hitzarmena

Bizkaiko Foru Aldundiak eta MONDRAGON Fundazioak hitzarmena lortu dute foru erakundeak 200.000 euro bideratzeko, Lurralde Historikoan enpresa ekimen berriak sustatzeko. Ekonomi Sustapeneko ahalduna den Imanol Pradalesek eta MONDRAGOn Korporazioko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzako lehendakariordea den Javier Sotilek aurkeztu dute hitzarmena, osasuna eta "ekonomia berdea" bezalako sektore industrial estrategikoetan enpresa kooperatibo berriak sortzen laguntzeko. Enpresa ekimen berriak MONDRAGON Health eta MONDRAGON plataforma korporatiboen menpe garatuko dira.

BIZKAIA-MONDRAGON

Diru laguntzaren zenbatekoa proiektuak martxan jarri eta arrakasta izateko behar diren alderdietara zuzenduko da: bideragarritasun azterketak, merkatu azterketak, prototipoak, txosten teknikoak eta aholkularitza espezializatua. MONDRAGON Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da, bere xedea ekonomia soziala sustatzea da, eta, beste jarduera batzuen artean, enpresa erakunde berrien sorrera babesteko jarduerak garatzen ditu; horretarako, MONDRAGON Korporazioaren potentzial estrategiko guztia erabiltzen du, izan ere, Bizkaian 11.000 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu, horietatik 5.000 industri kooperatibetan kokatuta.

Enpresa ekintza berriak sustatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailarentzat, hitzarmena babes irmoa da negozio aukera berriak kokatzeko eta, ondorioz, Lurralde Historikoan enplegua sortzeko, etorkizun hurbilean estrategikoak gertatuko diren bi sektore estrategikotan: osasuna eta "ekonomia berdea". Hitzarmena sinatuz, Euskadiko lehen enpresa taldea den MONDRAGON Korporazioak berretsi egiten du Bizkaiaren alde, bere jarduera industriala eguneratzearen alde eta aberastasuna eta balio erantsi handiko enplegua sortzearen alde egiten ari den apustua.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak