2017-12-15T13:09:04+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Bizkaia:talent ekimenak eta Leartiker zentro teknologikoak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, TEP proiektua sustatzeko

2015/05/20

Bizkaia:talent eta Lea Artibai Ikastetxea-Leartiker zentro teknologikoaren artean lankidetza-hitzarmena sinatu dute TEP proiektua bultzatzeko, Renault Consulting, Azaro Fundazioaren eta MONDRAGON Taldeko enpresen babesarekin.
Bizkaia:talent ekimenak eta Leartiker zentro teknologikoak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, TEP proiektua sustatzeko

Prestakuntza maila altuko 180 profesionalen laneratzea hobetzea du TEP (The Ultimate Talent Experience) proiektu honek, eta parte hartze honen ondoren horietako 120 lagunek lan bat eskuratzea. Aipatutako lanpostu hauek, programak duen izaera (oinarri teknologikoa) kontuan izanik lanbide egonkorrak izango dira, Bizkaian biztanleria mantentzea bermatuko dutena.

Proeiktuak nazioarteko izaera izango du, beste herrialde batzuetako pertsonen parte hartzea bultzatuko duena. Partaidetza honek proiektua aberasteko balio izango du, jatorri eta kultura ezberdinetako pertsonen arteko ezagutzaren trukea sustatuko bait du.

Halaber, biztanleria eskualdeko punta-puntako teknologietan trebatuko du esaterako polimeroen teknologiaren sektorean. Azpimarratu beharra dago sektore hauek Euskal Herriko adimen espezializazioaren estrategiaren parte direla.

Era berean, proiektu honen xedea parte-hartzaileen laneratzea erraztea da, aldez aurretik zehaztutako ibilbidea egin eta bere beharretara eta ezaugarrietara gehien egokitzen dena.

TEP proiektua aurrera eraman eta helburuak lortu ahal izateko, Bizkaia:talent zerbitzuak ekarpen ekonomikoa egingo du.

Aste honetan, zabaldu da programan parte hartzeko lehenengo deialdia eta izena emateko http://www.talentfortep.com/ webgunean egin daiteke programan definitutako profiletan ekainaren 19a arte.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak