Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Europako zenbait aditu Markina-Xemeinen elkartu dira Biopolimeroen inguruan aritzeko
Luc Averous zientzialari frantziar ospetsu honek bere karrera biopolimero-ikerkuntzan, biomaterialetan, plastiko-prozesuetan eta material polimerikoko karakterizazioan oinarritu du.
Ingurumen-inpaktua txikiagotzea helburu
Gaur egun, mundu guztiko zientzialariak, jatorri berriztagarriko materialak eta erraztasun handiagoarekin degradatzen diren polimeroak ikertzen ari dira, lan-lerro desberdinak garatuz. Egunerokotasunean erabiltzen ditugun plastikozko materialak aurrerapen hauei esker biodegradagarri bihurtu ahalko dira, esate baterako: elikagaigintza-produktuetako packaging-a, edarientzako, fruitu eta barazki ontziak, edalontzi, kafe-katiluak edota esneki ontziak, besteak beste.
Halaber, bizi-iraupen luzeagoa duten kontsumo ondareetako biopolimero berriak garatzen ari dira, karbono aztarnak murrizteko: arkatzak, boligrafoak, errotulagailuak, eta material hauetan egindako bulego tresnak gaurko merkatuan badute leku bat, automobilgintzan edo etxetresna elektrikoetako ataletan ere sartzeko asmoarekin, ingurumenarekiko begirune gehiagoko elementuak bihurtzeko.
Leartiker produktuak garatzen eta hauen diseinuan ikerkuntzan aintzindaria izateaz gain, materiale polimerikoetan espezializatutako ikerketa zentroa da. Gaur egun biopolimeroekin lotutako nazioarteko hainbat proiektutan lanean ari da. Zentru honetako giza taldea, goi mailako profesionalek, doktoreek eta ikerlariek osatzen dute, enpresekin zuzenean europa mailako proiektu ezberdinetan lankidetzan dihardutenak.