2017-12-14T05:35:11+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Bilbao Berrikuntza Garage, erakundeen eraldaketa digitala bultzatzeko ekimena eratu da

2016/07/26

MONDRAGON Korporazioa partaide da ekimen honetan, beste erakunde batzuekin batera. Euskadiko enpresen eraldakuntza digitala sustatzea izango da helburua.
Bilbao Berrikuntza Garage, erakundeen eraldaketa digitala bultzatzeko ekimena eratu da

Bilboko Udalak, IBMek (NYSE:IBM), BBK-k, Iberdrolak, Euskaltelek, MONDRAGON Korporazioak eta Deustuko Unibertsitateak, adostu dute Bilbao Berrikuntza Garage izeneko ekimena martxan jartzea.

Ekimen honekin, Bilboko Udalak eta erakunde sustatzaileek euskal gizartearen berrikuntza teknologikoa bultzatu eta informazioaren teknologia berrien erabileran espezializatutako enpresen ekosistema garatu nahi dute.

Teknologia oso berritzaileen sorta horrek erakundeen eraldakuntza digitaleko prozesuan eta negozio-eredu berrien ezarpenean balio erantsi handiko ekarpena eskaintzen dute.

Bilbao Berrikuntza Garage aurkezteko ekitaldian, Bilboko alkatea -Juan Mari Aburto–, IBMren Espainia, Portugal, Grezia eta Israeleko presidentea –Marta Martinez–, BBKren zuzendari nagusia –Gorka Martinez–, Iberdrolako ordezkari instituzionala –Asis Canales–, Euskalteleko Estrategia zuzendaria –Natxo Molinos–, MONDRAGON Korporazioko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzako presidenteordea –Juan Mari Palencia– eta Deustuko Unibertsitateko errektorea –Jose Maria Guibert– egon dira.

200.000 euro inguruko kapitalarekin eratutako elkarte honen eta abian jarriko den zentroaren xedea Euskadiko enpresen eta industriaren digitalizazioa eta haien lehiakortasuna hobetzea da, teknologia berrien alorreko enplegu espezializatua sustatzeaz gain.

Bilbao Berrikuntza Garage hurrengo arlo teknologikoetan egongo da espezializatuta: hodeian konputatzea, datuen analitika, 4.0 Industria, Gauzen Internet, mugikortasunerako teknologiak eta sistema kognitiboak –hizkera arrunta ulertu, datu handiak aztertu eta ikasten duten sistemak–.

Esate baterako, hainbat ikerketaren arabera, eraldaketa digitalak Europako ekonomiaren BPGari 2,5 bilioi euro ekarri ahal izango dizkio 2025ean. Europako Batasunaren txosten baten arabera, adibidez, cloud computing izeneko teknologiak 2020rako Europako ekonomiaren BPG osoari %0,7ko ekarpena egiteko eta 300.000 enpresa berri sortzeko ahalmena dauka.

Zentroa osatzen duten erakundeek bakoitzaren jarduera-eremuan, teknologiak, baliabideak eta ezagutza espezializatua eskainiko dituzte nazioarteko ingurunean berrikuntza alorreko punta-puntako proiektuak sustatzeko, Euskadiko enpresa-sarearen irudi berritua emanda eta informazio digitaleko gizarte berrian enpresa berrientzako erakargunea sortuta.

 

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak