MONDRAGONek bat egin du Euskararen Nazioarteko Egunarekin

Iñigo Ucinek eguna ospatzeko adierazpena egin du. MONDRAGONeko Kooperatibak eragile aktibo bilakatu dira euskararen normalkuntzaren bidean.
2016/12/02

Azken urteotan moduan, bihar ospatuko da Euskararen Nazioarteko eguna. Hori dela eta, MONDRAGON Korporazioko presidente Iñigo Ucinek bat egin du egun horrekin eta mezua helarazi nahi izan die kooperatibetan eta Korporazioan euskararen alde eta euskaraz lanean diharduten guztiei. "Ospa dezagun euskararen eguna" esan du Ucinek, “eta ea hemendik urte batzutara ospatu beharrik ez daukagun” gaineratu du.

FullSizeRender

Kooperatibak eragile aktibo bilakatu dira euskararen normalkuntzaren bidean. Egun MONDRAGON Korporazioko 62 kooperatibak abian dute euskara plana; izan ere, ezinbesteko tresnatzat jotzen ditu MONDRAGONek euskara planak lan esparruan gure hizkuntza normalizatu eta garatzeko.

"Ospa dezagun euskararen eguna" esan du Ucinek, “eta ea hemendik urte batzutara ospatu beharrik ez daukagun” gaineratu du

Zer egin dezaket nik euskararen alde?

Bestalde, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, manika bat erakundek, besteak beste Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek, edota Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalek, galdera bat egin diote euren buruari: "Zer egin dezaket nik euskararen alde?"

 

Hizkuntza Politika gaietarako Herri Aginteen Koordinaziorako Batzordea (HAKOBA) osatzen duten erakundeek Euskararen Nazioarteko Egunerako elkarrekin adostu duten adierazpen instituzional horrek 500 atxikimendutik gora jaso ditu dagoeneko. “Herritar guztiak eta gizarte-eragile guztiak gonbidatu nahi ditugu galdera hori bera egitera eta nork bere neurriko erantzuna hausnartzera, guztion ekarpenak baitira baliagarri eta onuragarri euskararen biziberritzerako eta guztion arteko elkarbizitza sendotzeko" dio adierazpenak.