2017-08-19T15:14:10+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

"Bidegorriak euskararentzat" egitasmoa ULMAn

2016/04/06

"Bidegorriak euskararentzat" ULMA Fundazioak eta ULMAko Euskara Motibazio Taldeak 2016rako antolatu duten ekintza soziokulturala da. Helburua da ULMAk euskararekin daukan konpromisoa langileen artean sozializatzea, eta ondoren konpromiso hori gizarteratu eta Oñatiko herriarekin konpartitzea.

"Bidegorriak euskararentzat" esanez, aldarrikatu nahi dugu euskarak bidegorriak behar dituela, bertako hizkuntzak arnasa hartzeko guneak, eta ULMAk ere bere ekarpena egin nahi duela lan-arloan euskarari bidegorriak eskainiz, lanean euskara gero eta gehiago erabiliz. ULMA ere ekosistema horren parte baita.

Aldarrikapen hori irudikatzeko, irailaren 23an, ULMA Taldeko negozio guztietako langile eta bazkideak lanetik atera eta bidegorrian zehar joango gara jai giroan eta denok elkarrekin Oñatiko plazaraino, eta bertan, ULMAn urtean zehar hartutako euskararekiko konpromisoen berri emango dute muralen eta beste jarduera batzuen bidez. Azkenik, Kalakan musika taldearen kontzertuarekin emango diote amaiera jaiari.

Horretaz gain, urte osoan zehar beste hainbat ekintza antolatutako ditugu. Hau da urte osoko egitaraua:

1. Martxoan, apirilean eta maiatzean:

  • Hizkuntza ekologiaren dekalogoa ezagutzera emango dute ULMAn.
  • Hizkuntzen inguruko galdera-erantzunen lehiaketa antolatuko dute ULMAko langileen artean.

 

2. Ekaina eta uztaila:

  • Portaera linguistikoen inguruan hausnartuko dute.
  • ULMAko langileen euskararekiko konpromisoak jaso eta mural batean irudikatuko da.
  • Oñatiko ikastetxeetako ume eta gaztetxoekin gaia landuko dute.

 

3. Irailaren 23an:

  • Bidegorriak euskararentzat: negozioetatik Oñatiko plazara, bidegorrian zehar.
  • Ospakizun ekitaldia, Oñatiko plazan: ekitaldi publikoa, trikitilariak, slack-line jokoa, muralak…
  • Kalakan musika taldearen kontzertua.

 

Informazioa (iturria):

http://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/abian-da-bidegorriak-euskararentzat-egitasmoa-ulman

Enpresak

ULMA Construcción

Eraikuntzarako sistema industrializatuak

http://www.ulmaconstruction.com/

ULMA Embedded Solutions

Integratutako sistemetarako ingeniaritza zerbitzuak

http://www.ulmaembedded.com

ULMA Handling Systems

logistika irtenbide integralak

http://www.ulmahandling.com

ULMA Architectural Solutions

Hormigoi polimerozko pieza aurrefabrikatuen fabrikazioa

http://www.ulmapolimero.com/es/

ULMA Inoxtruck

Zama garraiatzeko eta manipulatzeko irtenbideak

http://www.ulmainoxtruck.com/

ULMA Packaging

Ontziratze eta enbalatze sistemak

http://www.ulmapackaging.com

ULMA Piping

bridak eta fittings.

http://www.ulmapiping.com

ULMA Precinox

Altzairu herdoilgaitzezko osagai eta doitasun sistemen garapena eta fabrikazioa

http://www.ulmaprecinox.com

Erlazionatutako albisteak


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak