2017-10-19T21:56:07+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

BHKlip bideo lehiaketa kontsumo katean oinarrituta antolatu du Arizmendi Ikastolak

2013/03/22

Aurten Bagara eta HUHEZIrekin batera jarri du martxan Arizmendi Ikastolak, duela bost urtetatatik antolatzen duen lehiaketa. Debagoieneko ikasleei zuzenduta dago (DBH 3 eta 4 eta Batxilergoa) eta egitekoa ikus-entzunezko laburrak sortzea da. Gaia kontsumoaren katea da eta erabili beharreko objetua, berriz, otarra.
BHKlip bideo lehiaketa kontsumo katean oinarrituta antolatu du Arizmendi Ikastolak

Arizmendiko Ikasleak BHKliperako kontsumoaren gaia lantzen.

Aurtengo edizioko berezitasuna proiektua gauzatzeko egin duten elkarlana da. Izan ere, aurreko edizioetan Goiena eta AZK enpresekin egin duten bezala, oraingo honetan Bagara eta HUHEZI ere elkarlanean aritu dira Arizmendi Ikastolarekin.

Lankidetza zabaldu

Bagarak Debagoieneko esperientzia komunitarioa, hezkuntza eta kooperatibigintza biziberritzea ditu helburu. Herrigintzan oinarrituta, Arrasateko azoka biziberritzeko prozesuan eragiten ari dira aspaldian. Horren harira eta ekimenari laguntzeko, egin dute Arizmendirekin elkarlana. Arizmendi Ikastolako Kultura arduradun Gari Ibarzabalen esanetan, "elkarlana eginda, proiektu askoz ere aberatsagoa lor daiteke". Bere iritziz, ederra da horrelako ekimen bat kanpora ateratzea eta interesa piztea jendearen parte hartzea lortzeko.

Epaimahaiaren eta Ikuslearen saria

Bi sari emango dituzte: bata Epaimahaiarena eta bestea Ikuslearena. Saritutako talde bakoitzari bideo kamara bana emango diete. Ikuslearen saria boto bidez aukeratuko da. Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 24a izango da; eta ikusleek apirilaren 29tik maiatzaren 8ra bitartean bozkatu ahal izango dute finalista onena Goienako blog komunitatearen BHKlipeko blogean.

Gari Ibarzabalek adierazi du adin tarte horretako ikasleentzat erakargarria izango den espazio bat sortzea dutela helburu.

Oinarriak

Gehienez hiru pertsonako taldeak osatu daitezke. Bideoak bi minutuko iraupena izan beharko du eta avi edo wmv formatuetan aurkeztu beharko dira. Lanak aurkezteko bi bide daude: Arizmendi Ikastolako idazkaritzara eraman edo bideoa youtubera igo eta esteka helbide honetara bidali: komunikazioa@arizmendikide.net.

Informazio gehiago behar duenak Arizmendiko webgunean eskura dezake.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak