2017-08-16T21:59:43+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

BEXEN Cardiok aliantza egin du Jiangsu Rixin Medical Equipment txinatarrarekin

2017/06/01

Bi enpresek joint venture bat eratu dute Larrialdi Medikoen Ekipamenduen sektoreari irtenbide integralak eskaintzeko.
BEXEN Cardiok aliantza egin du Jiangsu Rixin Medical Equipment txinatarrarekin

Enpresa lankidetzaren hitzarmena sinatzera joan ziren MONDRAGONeko Ekipamenduen Dibisioko lehendakariorde Juan Angel Garcia eta Jiangsu Rixin Medicaleko lehendakari Zhou Jiang Ping.

Joint Venture-aren sinadura joan den  maiatzaren 17an egin zen, Shanghain maiatzaren 15etik 18ra bitartean egin zen “CMEF Ekipamendu Medikoen Nazioarteko Azokan”, non BEXEN Cardiok presentzia nabarmena izan zuen. 

Proiektu estrategikoa

Bexen Cardio

Enpresa berriaren egoitza Zhangjiangang hirian egongo da, Jiangsu probintzian, ea Asiako Hego-ekialdeko operazio zentroa izateko hornitu da. Joint Venture berria sei urte baino gehiagoko lankidetzaren emaitza da, txinatar bazkideak lankidetza aktiboa izan baitu BEXEN Cardiorekin produktuen gama osoa CFDA zorrotzean erregistratu ahal izateko (Chinese Food and Drugs Administration).

Proiektu estrategikoa da, merkatuko sinergiak baliatzeko BEXEN Cardioren eta Txinako bazkidearen artean. Jiangsu Rixin Medical Equipment EMS etxea sektoreko (Emergency Medical Services) Txinako liderra da ohatilen fabrikazioan (goi mailakoak, tolesgarriak eta are motordunak, zein gama ertainekoak) eta ekipamenduan. Hitzarmenaren ondorioz, bi enpresek soluzio integralak eskainiko dizkiote Larrialdi Medikoen Ekipamenduaren sektoreari. Bexen Cardiok bere elektromedikuntzako produktuen katalogoa eskainiko du, eta Jiangsu Rixin Medical ohatilen eta anbulantziako ekipamenduen gama zabala.

Horrenbestez, BEXEN Cardiok nabarmen indartuko du txinatar merkatuan duen presentzia, zeinean hainbat urte daraman lanean dagoeneko. Izan ere, aurten ere izan da 2017ko CMEF Nazioarteko Azokako hitzorduan; azoka Asiako ekipamendu medikoaren sektorearen erreferentzia da, eta bertan bere standa izan du, azken belaunaldiko Monitorizazio eta Desfibrilazio ekipamenduak aurkezteko. 

BEXEN Cardio

1980an sortu zenetik, Osatu S. Coop.ek ekipamendu elektromedikoak diseinatu, fabrikatu eta komertzializatzen dihardu, BEXEN Cardio marka komertzialaren pean, kardiologiaren eremuaren barruan. BEXEN Cardio desfibriladore, DEA eta monitore desfibriladoreen estatuko fabrikatzaile bakarra da, eta datozen urteetarako duen helburua da merkatu nitxo horretan erreferentzia izatea. Berrikuntza inplizitua da BEXEN Cardio markan, eta etorkizuneko garapenerako giltza; horregatik, salmenta zifraren %20 baino gehiago I+G+Ban inbertitzen du etengabe, eta lankidetza sendoa mantentzen du ezagutza sare zabal batekin, horren barruan egonik unibertsitateak, zentro teknologikoak, osasun erakundeak eta profesional medikoak.

45 lagunek osatzen dute, horietatik %30 I+G arlokoak, eta gehienak ingeniariak dira edo goi mailako ikasketak dituzte. 

Nazioarteko estrategia. Gaur egun, BEXEN Cardiok bere salmenta guztien %85 esportatzen ditu, eta bere banatzaile sarearen bitartez ehun herrialde baino gehiagotara iristen da. Oraingo ezarpen berriak indartu egiten du Txinako merkatuan duen posizioa, eta 2016an irekin zen Bexen Cardio Italiari gehitu zaio, zeina sare komertziala zabaldu eta alpetar herrialdean zerbitzua emateko abiarazi zen.

 

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak