Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
Bexen Cardio eta Bexen Medical Arab Health 2016 azokan izan dira
Azken urteotan gora egin du Arab Health azokak. 4.000 erakustoki baino gehiago eta 130.000 parte-hartzailetik gora elkartu dira urtarrilaren 25tik 28ra bitartean izan den azokaren aurtengo edizioan, Dubaien.
Bexen Cardio-k hamabi urte jarraian daramatza Arab Health azokan parte hartzen. Maria Jose Cerezal, Bexen Cardio-ko zuzendari komertzialaren esanetan, “Arab Health-en parte hartu genuen lehen urtean pabiloi bakarra zegoen. 2016. urteko edizio honetan 22 pabiloi egon dira. Aurten, gure stand-era gerturatu diren bisitarien errekorra hautsi dugu. Bestalde, eskualdean dinamismoa nabaritu da, baita Iranekiko blokeoaren irekitzea ere. Ekialde Hurbila Bexen Cardio-rentzat merkatu garrantzitsua da, hamarkada bat baino gehiago daramagu bertan, bereziki Iranen eta Saudi Arabian”.
Bexen Medicalek 2016an aurkeztuko dituen produktuak izan zituen ikusgai. Esaterako, Pelvibex, zoru pelbikoaren indarra neurtzeko gailua
Bexen Medical-ek, bestalde, aukera garrantzitsutzat jotzen du Arab Health azokan beren produktu-sorta aurkeztea. Nutrizio Parenteraleko poltsak edo zunda nanogastrikoak izan ziren banatzaileen artean kontsultatuenak. Bexen Medical-eko zuzendari komertziala Mikel Mitxelena eta esportazioen zuzendaria Ana Uriz izan ziren bertan, gerturatzen zirenei produktuen inguruko nondik norakoen berri ematen.
Berritasunak
Bexen Medicalek, 2016. urtean zehar aurkeztuko dituen produktuak izan zituen ikusgai. Esaterako, Pelvibex, zoru pelbikoaren indarra neurtzeko gailua. Errehabilitatzaileei, ginekologoei eta emaginei zuzendutako produktu honek harrera ona izan du, iragan azaroan Alemaniako Düsseldorf hirian ospatutako MEDICA azokan gertatu bezala. “Mundu mailan osasun-sektoreko liderra den azoka da MEDICA. Bai bertan baita Arab Health-en izandako harrerarekin oso pozik gaude. Produktuak aurkezteko eta elkarlanean dihardugun banatzaileekin harremanak sendotzeko aukera izan dugu”.
Bestalde, Bexen Cardio-k aurkeztutako berritasunetako bat, hau ere MEDICA azokan aurkeztua, REANIBEX 500 ekipoa izan da, 12 ECG deribatu funtzioak, pulsioximetria, kapnografia, taupada-markagailua eta larrialdietako zentraletara zuzendutako datuen igorpena eskaintzen dituen monitore desfibriladorea.
Hurrengo hitzorduak
Bexen Cardio-k maiatzean izango du hurrengo hitzordua. Alemaniako Fulda hirian izango den RETTMOBIL-en izango dira, larrialdi sanitarioen alorreko azoka. Bexen Medical, bestalde, MEDICA-n izango da hurrenengoz.