Bertxioa: bertsolaritza eta twitter uztartzeko ekitaldia

HUHEZIko fakultateko areto nagusia. Ostegun iluntzea. Egunaren argitasun azken orduak kalean. Unibertsitatean, berriz, ekitaldi bitxia prest. Bertsolaritza bide berriak asmatzen ari da, jende gaztearengana hurbiltzen eta ekintza berriak egiten. Hain justu ere, berrikuntza sustatu nahian, MUk Bertxioa izeneko ekitaldia antolatu zuen. Amets Arzallus, Miren Amuriza eta ikusle ugarik bertsolaritza eta twitter uztartu zituzten, saio arrakastatsuan. MU Telebista ere bertan izan zen eta oraingo astean argitaratu du saioaren gaineko erreportajea.
2014/02/27

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea