2017-10-18T00:21:43+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Bertan behera geratu da Korporazioaren aurkako eskaeraren epaiketaren aurreko entzunaldia

2017/04/07

Epaileak entzunaldia bertan behera uztea erabaki du lehenik eta behin erabaki beharko duelako prozesu honetan auzitan aritzeko “pertsona batzuen legitimizazioarekin” eta alderdi auzi-jartzaileari eskatutako dokumentazioa aurkezteko ezarritako epearekin zerikusi duten kontu batzuen gainean.

Bergarako epaitegiak bigarren aldiz bertan behera utzi du  Fagor eta Edesako bazkide ohi batzuek ezarritako demandari buruzko epaiketaren aurreko entzunaldia. Entzunaldia apirilaren 12rako zegoen aurreikusita. Epaileak, orain, entzuera noiz egingo den zehaztu behar du.  

Kasu honetan, magistratuak bertan behera uzteko emandako ofiziozko erabakia honakoa du oinarri: MONDRAGONek idatzi batzuk aurkeztu ditu prozesu honetan auzitan aritzeko pertsona batzuen legitimizazioarekin zerikusia dutenak eta baita auzi-jartzaileari eskatutako dokumentazioa aurkezteko ezarritako epearekin ere. Epaileak idatzi horien gainean erabaki behar du.

Ondoren, aipatu kontu horien gainean erabaki eta gero, epaileak data berria ezarriko du aurreko entzunaldirako.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak