Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Berrikuntza sozialaren bidetik
Hasteko, Yayo Herrerok marko orokorra jarri zien bertatatutakoei, eta jardunaldiari bukaera emateko egunean zehar ateratako ideiak borobildu zituzten mahainguruan Gorka Espiau, eta Itsaso Olaizolak. Ekitaldiari Olatz Olaso, Emuneko zuzendari orokorrak, eman zion hasiera eta hark pasa zion hitza Yayo Herrero, FUHEMeko zuzendari nagusiari. Ondoren, hamar hitzaldi entzun ahal izan ziren, askotariko hizlarirekin: Fagor Taldeko Aritz Otxandiano; Etxahuziako, Kattalin Saint Marie; Arremanitz-eko, Axier Baglieto; Hazitik-Bizilore, Irune Agirregabiria; Brisa del Cantábrico, Nemesio Rasillo; Gakoa kooperatiba, Alis Alonso; Ulma Taldeko presidente, Raul García; Bagarako, Elena Herrarte; Erminetako zentrala, Oihan Mendo; eta Emunen izenean, Amaia Etxaniz.
Izenburu ugari
Egunak izenburu ugari utzi zituen, eta horietako batzuk diran honako hauek:
“Lan munduak Euskal Herriaren berrikuntza sozialean ekarpen handia egin dezake, horretarako eredu bat jarri dugu mahai gainean” Olatz Olaso, Emuneko zuzendari nagusia.
“Kolektiboki pentsatu beharra daukagu, bizitza zentroan jarriko duen berrikuntza bat behar dugu”. Yayo Herrero, FUHEM-eko zuzendari orokorra.
“Aurrera egin nahi badugu, erakundeok eta administrazioek herritarrekin elkarlanerako bideak lantzea ezinbestekoa da”. Amaia Balda, Emuneko Lehendakaria.
“Berrikuntza soziala Euskal Herriko berezko nortasunarekin lotu behar dugu”. Gorka Espiau, Agirre Lehendakaria Center-ekoa.
“Justizia sozialaz hitz egiten ari garen neurrian, interes komunak bilatzea ezinbestekoa da. Hori ere bada berrikuntza”. Itsaso Olaizola, EHUko irakaslea.