2017-10-19T14:43:18+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Berrifood elikagaien inguruko jardunaldia Leartiker zentroan

2017/05/23

Hamargarren edizio honetan, elikagai enpresa ezberdinek Leartikerrekin elkarlanean landutako produktu berrien garapen eta dibertsifikazio proiektuetan izandako esperientziak partekatuko dituzte.
Berrifood elikagaien inguruko jardunaldia Leartiker zentroan

Datorren ekainaren 2an, Berrifood jardunaldia egingo da Leartiker zentro teknologikoak, Markina-Xemeinen. Elikagaien sektorea oinarri hartuta, urtero antolatzen den jardunaldi tekniko honek elikagaien sektorea eta berrikuntza uztartzea du helburu, eta horretarako, edizio bakoitzeko gai nagusia aldatzen joaten da momentuko beharrizanei edo jakinminari erantzuna eman nahian.

Aurtengoan bost enpresetako ordezkariak izango dira hizlari: Harakai, Ekotarriko, Pikunieta baserria, Ameztoi anaiak eta Iztueta Baserria. Leartikerrekin lankidetzan garatu dituzten produktu berritzaileak eta hauek beraien enpresetan izan duten eraginaren inguruan hitz egingo dute.

3D inpresioa elikagaigintzan

Aurtengo jardunaldiaren bigarren zatia elikagaigintza sektorean 3D inpresioak duen erabileran zentratuko da. Horrela, otsailean bertan behera gelditu zen Gosari Teknologikoaren gaia berreskuratu eta teknologia berritzaile honek elikagaigintza sektorean duen aplikazioaz hitz egingo da jardunaldian.

Jardunaldian izena emateko

Jardunaldi honetara hurbildu nahi dutenek http://www.leartiker.com/ webgunean aurkituko dute jardunaldiko programa zehatza eta jardunaldian izena-emateko aukera. Sarrera doakoa izango da eta bukaeran jardunaldian aurkeztutako produktuen dastaketa egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak