Berdintxiketan: bikote mistoen Oñatiko 6. lasterketa

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Berdintasun Taldeak bikote mistoen herri lasterketa antolatu du seigarrenez, berdintasunaren aldeko lasterketa izango dena.
Card image cap
2016/05/02

Emakumeen parte hartzea unibertsitatearen baitan antolatzen diren kirol ekintzetan baxua izaten da, oro har. Berdina gertatzen da herri mailan antolatzen diren kirol ekintza askotan. Kirol profesionalak eta aisialdiko kirolak aurpegi maskulinoa du, baita komunikabideetan eta baita kalean ere. Emakumeei beraien espazioa ematen zaienean, ordea, kirola egiten dutela eta gustatzen zaiela argi ikusten da.
Hori dela eta, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Berdintasun Taldeak bikote mistoen herri lasterketa antolatu du seigarren aldiz, berdintasunaren aldeko lasterketa izango dena.

Lasterketa 2016ko maiatzaren 13an izango da, ostirala, arratsaldeko 18:30etan eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzako Fakultatean garatuko da.

Administrazio eta enpresa irakaskuntza