BBCkoak MONDRAGONen

Uztailaren 17an BBCko ordezkari batzuk, Madrilen duten berriemailea, Tom Burridge, buru zutela Arrasatera gerturatu ziren MONDRAGONeko esperientzia kooperatiboa bertatik bertara ezagutzeko.
Card image cap
Juan Etxebarria, Fagor Arrasateko Automobil arloko zuzendari komertziala; Tom eta Carolina, BBCko lan-taldekoak; Oskar Goitia, MONDRAGON Automotion-eko zuzendaria; eta Mikel Uribetxebarria, Fagor Ederlaneko presidentea.
2012/07/18

Erreportajea uztailaren bukaeran estreinatuko dute eta bertan euskal ekonomiaren eta bere nortasunaren ezaugarrien berri emango dute. Horretarako, Burridge eta haren lan-taldeak zenbait solaskiderengana jo du Euskadiko gaur egungo argazki ekonomomikoa egiteko.

Korporazioan, Fagor Arrasaten eta Mondragon Assembly-en egon ziren eta bertako bazkideekin, gobernu organoetako kideekin eta zuzendariekin hitz egiteko aukera izan zuten.

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.

Muntaketa automatikoaren sistemak