Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
BATZ Tooling-ek Araluce enpresa erosi berri du
Batz Taldeak hazkunde estrategia jarraituta eta globalizazioa oinarri hartuta, bere lan gaitasuna handitzeko helburua duen 2016-2020 epealdiko Plan Estrategikoko funtsezko inbertsioa gauzatu du, Igorren bertan kokatzen den Araluce enpresa erosita.
Aralucen 130 pertsonek egiten dute lan eta auto industriarako estanpazio tresneria fabrikatzen dute.
Horrela, Batz Araluce apustu estrategikoa da, ez bakarrik lan ahalmena igotzeko baizik eta narruzko piezen produkzioa bultzatzeko.
Batz Aralucek taldearen kudeaketa eredu bera partekatuko du, eta baita arlo komertziala eta ingeniaritza sailak ere. Inbertsio planari dagokionez, linea berria ezartzea aurreikusten da, 2500 toneladako prentsarekin. Prebisioen arabera, Araluce integratzeak produkzio ahalmena igoko du, urteko 200.000 orduetan.
Hotteknik
Horrez gain, Batz Tooling-ek negozio unitate berezia sortu du, Hotteknik deritzona, belaunaldi berriko boroko altzairuko teknologiarekin lotutako diseinu eta fabrikazioa bideratzeko, gehien bat autoko segurtasun piezetan erabiltzen dena.
Eragiketa hauekin guztiekin, Batz Tooling-ek espero du 2020 urterako 80 milioi euroko baino gehiagoko fakturazioa lortzea, trokelgintza arloan, 475 langile erabilita. Honek, aurtengo fakturazioari erreparatuta, %30 igoera suposatuko du.
Oro har hartuta, Batz Group-ek 330 milioi euroko fakturazio orokorra izango du eta plantilla 2000 pertsonetakoa da.