Batz kooperatibak 50 urteko historia gogoratu du

Gaur goizean, maiatzak 10, Batz kooperatibak ekitaldi berezia ospatu du Igorreko plantan. Omenaldi berezia egin zaie kooperatibako sortzaileei eta beraien omenez monolitoa inauguratu da. Horretaz gain, ekitaldi instituzionalean kooperatibako ordezkariak, MONDRAGON Taldekoak eta Foru Aldundikoak hartu dute parte. Bihar, maiatzak 11, berriz, ate irekiko jardunaldia egingo dute, langileei eta beraien familiartekoei zuzenduta.
Card image cap
Sortzaileei omenaldi beroa eskaini zaie Igorreko plantaren aurrean.
2013/05/10

Batz bizkaitar kooperatibak 50. urteurrena ospatu du ekitaldi instituzional baten bidez. Bertan izan dira: Batz kooperatibako lehendakaria, Ander Bilbao; Batz taldeko zuzendari orokorra, Bingen Arrizabalaga; MONDRAGON taldeko lehendakaria, Txema Gisasola; Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu nagusia, Jose Luis Bilbao; eta Igorreko udal ordezkariak.

Txema Gisasola eta Jose Luis Bilbao

Ekitaldian zehar, omenaldi berezia egin zaie orain dela 50 urte kooperatibaren sorreran parte hartu zuten 18 lagunei. Beraien izenean, Joseba Azpeitia eta Bixente Arrizabalak monolitoa inauguratu dute.

Sortzaileek monolitoa erakusten

Batzen historia
Batz Kooperatiba 1963an sortu zuen 18 gaztek osatutako talde batek. Helburua hauxe zen: nekazaritza nagusi zen ingurune batean industri enpregu kooperatiboa sustatzea. Hasierako proiektua automozioaren sektorerako trokelak diseinatu eta fabrikatzea zen. Hasieran izan ohi diren zailtasunak gainditu ondoren, eta 50 urteko ibilbide luzean hainbat krisi gainditu ostean, gaur egun Igorren jarraitzen du (Arratia, Bizkaia) kooperatibaren egoitza zentralak eta 630 pertsona ari dira bertan lanean.

Hona hemen automozioaren alorrean Batzek dituen negozio arloak: trokelgintza eta ingeniaritza zerbitzu elkartuak; automozio sistemak, kontroleko eta segurtasun pasiboko mekanismo ugariren diseinua eta fabrikazioa barne; baita pieza estrukturalen eta konposite teknikoz eginiko osagai aerodinamikoen diseinua eta fabrikazioa ere. Halaber, finaktu egin da kontzentzazio planta termosolarretarako pieza estruktural garatu eta fabrikatzeko jarduera; baita horien muntatze eta mantentze jarudera ere.

Igaro den mendi erdian, hasierako proiektu hura industria talde indartsua bihurtu da, izera glogalekoa, 14 produkzio lantegi dituena Brasilen, Txinan, Mexikon, Txekiar Errepublikan eta Alemanian, besteak beste. 1.430 zuzeneko enplegurekin, 2012. urtean 220 milioi euroko salmentak izan zituen Batzek.

Etorkizuna
Hasierako filosofia eta inguruan enplegua sortzeko konpromisoari eutsiz, Batzek, oraintsu, maila globaleko hainbat kontratu berritu du bere bezero nagusietako batzuekin, hala nola General Motors eta Volkswagenekin, hainbat automozio sistema fabrikatzeko.

Bestalde, Batzek 30 milioi euroko esleipen garrantzitsuak lortu ditu: Jaguar, BMV eta Volvorako estanapzio tresneria fabrikatzeko eta gaur egun oraindik esleitu barik dauden eskari inportanteak ari da gestionatzen.

Hori guztia kontuan hartuta, Batzek etorkizun oparoa du aurrera begira, 2046an 1.600 enpelgu eta 300 milioitik gorako salmentak izatea espero du.

Automoziorako moduluak eta sistemak