2017-10-18T20:11:24+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Basque Culinary Centerreko 100 ikasleek Arabako Errioxako bi bodega bisitatuko dituzte eta mahatsa biltzen ibili dira

2013/10/23

Arabako Aldundiaren eta Basque Culinary Centerren arteko hitzarmenaren barruan kokatuta dago bisita eta hitzarmenak Arabako nekazaritzako elikagaien sektorea sustatzea eta haren potentzialtasunen inguruan aholkua ematea du xede Ikasleek erreferente diren bi bodega bisitatuko dituzte: Ramirez de Ganuza eta Marques de Riscal.
Basque Culinary Centerreko 100 ikasleek Arabako Errioxako bi bodega bisitatuko dituzte eta mahatsa biltzen ibili dira

_MG_2513 QUINTAS

Basque Culinary Centerren Gastronomiako eta Sukaldaritzako Arteetako Graduko –Espainiako Gastronomia Zientzien aurreneko fakultateko– lehen ikasturteko 100 ikasleek gaur eta datorren astelehenean Araba Errioxako bi bodega bisitatuko dituzte eta mahatsa biltzen hartuko dute parte, prozesua ezagutzeko. Bisita horiek Arabako Foru Aldundiaren eta Basque Culinary Centerren arteko hitzarmenaren barruan daude kokatuta eta hitzarmenak Arabako nekazaritzako elikagaien sektorea sustatzea du helburu.

_MG_2293 QUINTAS

Borja Monjek, Nekazaritza saileko diputatuak, positibotzat hartu du bisita hau, ospe handiko zentro honetako ikasleek “mahats ekoizpen metodoak eta  Araba Errioxan egiten den ardo bikaina” ezagutzeko aukera emango dielako. Gainera, honen harira, Basque Culinary Center-eko ikasleak, etorkizuneko sukaldariak direnak, Araban ekoizten diren produktuak ezagutzearen garrantzia azpimarratu du, horrek bikaintasuna lortzea lagunduko bait

Arabara egingo duten ikas-ibilaldia Produktu eta lehengaien irakasgaian dago jasota eta nekazaritzako elikagaien prozesuak ikastea du xede, kasu honetan ardoa egiteari loturikoak.

_MG_2434 QUINTAS

Ikasleek erreferenteak diren bi bodega bisitatuko dituzte, Samaniegoko Ramirez de Ganuza upategia eta Eltziegoko Marques de Riscal upategia. Zehazki, 50 ikaslek gaur, hilaren 21ean, bisitatuko dituzten upategi biak, eta mahatsa biltzen hartuko dute parte, lan hori gertutik ezagutzeko. Gainerako 50ek gauza bera egingo dute astelehenean, hilaren 28an.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak