2017-10-21T01:28:20+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Basque Culinary Centerrek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak iraunkortasun eta Zero Zabor programa bat garatzeko hitzarmena aurkeztu dute

2013/03/04

Basque Culinary Centerren zuzendari Joxe Mari Aizegak, Gipuzkoako diputatu nagusi Martin Garitanok eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek hiru urtez (2013-2015) iraungo duen lankidetza hitzarmena aurkeztu dute gaur. Akordioak bi jardun-eremu hartzen ditu barne: elikagai-hondakinak murriztu, birziklatu eta berrerabiltzea eta sukaldaritza iraunkorraren inguruan jarrera arduratsuak sustatzea, munduko baliabideak mugatuak direla eta tokiko ekoizpenean oinarritutako elikadura aintzat hartuta.
Basque Culinary Centerrek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak iraunkortasun eta Zero Zabor programa bat garatzeko hitzarmena aurkeztu dute

Martin Garitano, Gipuzkoako diputatu nagusia; Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea eta Joxe Mari Aizega, BCCko zuzendaria.

Basque Culinary Centerrek, Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak iraunkortasun eta Zero Zabor programa bat garatzeko hiru urterako hitzarmena (2013-2015) aurkeztu dute gaur BCCren egoitzan. Akordioak bi helburu ditu: bata, gastronomia-sektorean iraunkortasuna bultzatzea, hondakinak minimizatzeko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko; eta bestea, sukaldaritza osasungarriaren inguruan jarrera arduratsuak sustatzea, munduko baliabideak mugatuak direla eta tokiko ekoizpenean oinarritutako elikadura aintzat hartuta.

Basque Culinary Centerren zuzendari Joxe Mari Aizegak; Gipuzkoako diputatu  nagusi Martin Garitanok eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek konpromiso hori aurkeztu dute gaur, eta, horren bidez, Basque Culinary Center Gipuzkoako sukaldaritzan iraunkortasun eta Zero Zabor  mugimenduaren sustatzaile bihurtuko  da, baita filosofia hori nazioartean sustatzearen arduradun ere, besteak beste Alemaniak, Austriak, Ameriketako Estatu Batuek, Italiak eta Danimarkak zabaldutako bideari jarraiki, hango jatetxeetan kontzientzia ekologikoa duten gero eta bezero gehiago erakartzen baitituzte.

RP convenio Zero Zabor-2

Hondakinen 3 gako-hitzak: murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea

Akordioak, funtsean, bi jardun-eremu hartzen ditu barne: bata, elikagai-hondakinak (horiek murriztu, birziklatu eta berrerabiltzeko), eta bestea, sukaldaritza iraunkorraren inguruan jarrera arduratsuak sustatzea, munduko baliabideak mugatuak direla eta tokiko ekoizpenean oinarritutako elikadura aintzat hartuta. Horrek zerikusi handia du  tokiko produktu eta ohituretan oinarritutako elikadura osasungarria aintzat hartzearekin.

Hitzarmenaren arabera, hondakinen kudeaketak bi maila izango ditu. Lehenik eta behin, Basque Culinary Centerren iraunkortasun eta Zero Zabor plan bat ezarriko da. Hain zuzen ere, lehendabizi birziklatzearen eta elikagai-hondakinak berrerabiltzearen eremuan zer egin  aztertzuko da  eta, ondoren, hori fakultatean aplikatu eta  kate osora zabalduko da, hornitzaileengandik  hasi eta kasleenganaino  eta, are gehiago, bezeroengaino. Bigarren maila sektoreko gainerakoentzat gastronomia-esparruko eredu, aitzindari eta sustatzaile izatea da; hain zuzen ere, birziklatzeari eta berrerabiltzeari dagokionez, jokabide arduratsuak eta iraunkorrak sustatzea eta modu eraginkor eta iraunkorrean birziklatzeko aukera emango duen sistema bat bultzatzea.

Helburua: sukaldaritza iraunkorra

Gizarteak gero eta barneratuagoa du baliabideak mugatuak direla, eta, hortaz, hurrengo belaunaldietan iraungo badute, ezinbestekoa dela balio-kate osoan ahalegin berezia egitea, hau da, baliabideak minimizatzea eta aldi berean horien berrerabilpena eta birziklapena sustatzea, beren bizi-zikloa luzatzeko. Hori guztia aintzat hartuta sortu da “Sukaldean zero hondakin” mugimendua. Horren guztiaren inguruan gero eta nabariagoa da kontsumo arduratsua, elikagai-biodibertsitatea eta ingurumenaren zaintza bultzatzeko apustua, Europako herrialderik aurreratuenen, hondakinen % 75 baino gehiago birziklatzen dutenen, ildoari jarraiki.

Beraz, gaur sinatutako hitzarmenak jasotakoaren arabera,  hainbat ekintza identifikatu dira esparru horretan eragiteko . Lehenik, 2013. urtean, iraunkortasunari eta ostalaritza-sektorean aplikatzeko jardunbide egokiei buruzko txostena egingo da eta Basque Culinary Centerrek bere ikasle guztien artean nahiz Gipuzkoako ostalaritza-sektorean banatuko du.

Horrez gain, bi jardunaldi antolatuko dira ekologiarekiko kontzientzia duten bi sukaldari italiarrekin:Gennaro Esposito —Napolin 2 Michelin izar ditu— eta Salvatore de Riso sukaldariekin.

Basque Culinary Centerrek, halaber, iraunkortasunari eta hondakinak murrizteari buruz kontzientziatzeko jardunaldi bat antolatuko du eta hondakinak kudeatzeari eta iraunkortasunari buruzko plan bat landuko du.

Ildo horretan, lehen urrats gisaGipuzkoako jatetxe-arloan eta bezeroen artean Basque Culinary Centerrek funtsezko eginkizuna izango duen mugimendu horren garrantziaren kontzientzia zabalduko du. Horren bidez, Basque Culinary Centerrek Etorkizuneko Sukaldarientzako Gutun Irekiaren lekukoa hartuko du. Gutun hori bere Nazioarteko Aholkularitza Batzordeak Perun egindako bileran eman zen aditzera, eta bertan , garbi nabarmentzen da garrantzi handikoa dela sukaldariak elikadura onari eta sukaldaritza osasungarriari buruzko kontzientzia zabaltzeko eredu  izatea.

Beren aldetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduko du ekimena, eta Donostiako Udalak Basque Culinary Centerrek sortutako hondakin organikoak gaika biltzeko sistema bermatuko du.

Hitzarmen honen bidez, hiru aldeek konpromisoa hartu dute gastronomiaren eremuan Gipuzkoa iraunkortasun eta Zero Zabor  gune bihurtzeko, gastronomia-sektoreak eta sukaldariek sukaldaritza iraunkorraren bidean aurrera egitera bultzatuz.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak