2017-08-18T12:51:15+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Basque Culinary Centerrek gastronomia udalekuak antolatu ditu

2013/04/08

Sukaldean jardutea atsegin duten 14 eta 17 urte arteko gazteei dago zuzenduta. Gipuzkoan, Bizkaian, Andaluzian eta Katalunian eskainiko dira, uztailean zehar.
Basque Culinary Centerrek gastronomia udalekuak antolatu ditu

Aurten, udalekuak ez dira Gipuzkoan bakarrik antolatuko, Bizkaian, Andaluzian eta Katalunian ere eskainiko dira, sukaldaritza eta gastronomia haienganako pasioa duten gazte guztiengana gerturatzeko helburuarekin.

Programa egonaldi osoko hamar egunetan garatuko da, eta egonaldian parte hartuko duten gazteek sukaldaritzaren sekretuak modu praktiko eta atseginean ezagutzeaz gain, sukaldean erabiltzen diren produktuen inguruko alor guztiak ezagutzeko aukera ere izango dute.

Horrela, hamar egunetan, guztira 80 gaztek  Basque Culinary Centerreko irakasle eta chef baten eta bi begiraleren laguntza izango dute gastronomiaren sekretuak ezagutzeko. Eguneroko jardueren artean, chef gonbidatuen eskutik errezeta tradizionalak prestatu, sukaldaritza berritzailearen teknikak ezagutu, sukaldari entzutetsuen ondoan jardun, sukaldean erabiliko dituzten produktu nagusien elaborazio prozesuak ezagutu, eta irteera eta bisita interesgarriak egingo dituzte -jatetxeak, merkatuak, ekoizleak, etab.-, tutoretzapeko beste hainbat astialdiko irteeren artean, horien artean, igerilekua, hondartza, ur-kirolak, ginkana gastronomikoak, etab.

Zehazki, honakoak dira programa barruko ikastaroak: lekaleak eta zerealak, okela eta parrilla, ogia eta pizza, pasta eta arroza, frutak eta barazkiak, esnekiak, arraina, sormenezko sukaldaritza, txokolatea eta postreak, udalekuaren eskualdeko sukaldaritza tradizionala, nazioarteko sukaldaritza eta ahosabaia trebatzen ikasteko dastaketa. Horretaz gain, elikadura osasungarriaren inguruko, otorduetarako lehen laguntzei dagozkien eta plateren apainketari buruzko aholku batzuk ere eskainiko dira.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak