Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
Basque Culinary Centerrek eta Eroskik “Gure zaporeak sukaldean” lehiaketaren IV. edizioa deitu dute tokiko produktuak sustatzeko
Basque Culinary Center eta Eroskik “Gure zaporeak sukaldean” lehiaketaren IV. edizioa aurkeztu dute Bilbon. Lehiaketa, dagoeneko, finkatuta dago estatuan. Horrekin, bertako produktu bati eta horren barietateei balio erantsia ematen dieten eta jatetxeetan zerbitzatzen dituzten sukaldaritza-elaborazioak aitortu nahi dira, hain zuzen. BCC-Eroskiren Sariaren aurkezpena Bilbon izan da, Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegaren eta Eroski Fundazioko zuzendari Alejandro Martínezen eskutik. Bertan iraunkortasun eta ingurumeneko diputatu eta Foru Aldundiko bozeramaile den Elena Unzueta izan da eta bizkaiko produktuen balorea azpimarratu nahi izan du. Beraiekin batera ere, nekazaritzako zuzendari orokorra, Lucía Isla egon da.
Espainia osoko jarduneko chefek izena eman dezakete “Gure zaporeak sukaldean” lehiaketan, irailaren 30era arte. Parte-hartzaile bakoitzak Espainia osoko produktuen hiru proposamen bidali ahal izango ditu guztira, eta hiru finalisten artean egoteko aukera izango du. Proposamen bakoitzeko honako hauek aurkeztu behar ditu: erabilitako produktuaren fitxa, prestatutako errezetaren fitxa eta prestatze-prozesuaren argazkia.
Proposamen guztien artean, epaimahaiak hiru aukeratuko ditu, azken fasera pasatzeko, eta lehiaketaren www.cocinandonuestrossabores.com webgunean argitaratuko da emaitza. Epaimahaia sukaldari ospetsuek eta gastronomiako adituek osatuko dute.
Horren ostean, azken fasea Basque Culinary Centerren instalazioan egingo da. Bertan izango dira aurrez aurre BCC-Eroski sariko 3 sukaldari finalistak. Horiek tokiko produktuekin egindako errezetak prestatuko dituzte, eta ospe handiko sukaldariek, gastronomia-adituek eta nekazaritzako elikagai-sektoreko ordezkariek osatutako epai-mahaiak dastatu. Hiru sariak 6.000, 3.000 eta 1.000 €-koak izango dira, hurrenez hurren.
Laugarren edizio honetan, tokiko produktuak sustatzen nabarmendu den sukaldariaren ibilbidea sarituko da, Gure Zaporeak Sukaldean Bizkaiko produktuari sariaren bidez.