Bagara kooperatibaren berripaperaren bigarren zenbakia kalean da

Bagara kooperatibaren berripapera kalean da abenduaz geroztik. Bigarren zenbakian, Bagarak erakundearen proiektuen berri eskaintzen digu, hainbat proiektu nabarmenduz: Besteak beste, Arrasateko Azoka biziberritzeko bigarren fasea eta etxebizitza arloan, Bizigara proiektua.
Card image cap
2013/01/23

Bagara Koop. Elkarteak datorren asteko eguenean egingo du Batzar Nagusia Aretxabaletako Larrin Plazako egoitzan. Ikasturtearen berri eman eta proiektu berrien gaineko hausnarketa egiteko une aproposa izango da elkartearentzat, eta bide batez, atzera begiratu eta orain arte egindakoa aztertzeko ere balioko du. Hain justu ere, martxan dauden proiektuen berri emateko berripaperaren bigarren zenbakia argitaratu berri du erakundeak.

Proiektuz proiektu

Besteak beste, Arrasateko Azoka biziberritzeko bigarren fasearen berri eskaintzen digu aldizkariak. Era berean, proiektuz proiektu, arlo ezberdinetan kooperatibak egin dituenak edo abian dituen egitasmoen berri ematen digu. Aretxabaletako aurrekontuak herriarekin batera lantzeko abian jarritako proiektua, Bagara Foro Kooperatiboa -hamabost kooperatibetako ordezkarirekin abian jarritakoa-, Bizigara egitasmoa etxebizitza eredu alternatiboen gainekoa...

Laugarren orrian, berriz, Garikoitz Iturbe eta Mireia Bazi eginiko elkarrizketa irakur dezakegu, Berramesten proiektuaren ingurukoa.