TUlankide MONDRAGON

Bagara kooperatibak lehenengo buletina argitaratu du

2012/06/05
Bagara komunitatea biziberritzeko prozesua denez, bizia duen zerbait da. Bide horretan ekimen berriak abiarazten ditu, eta horren guztiaren berri emateko sortu da buletin berria. Aldizkaria hiru hilabeteko maiztasunarekin argitaratuko da, euskaraz eta gazteleraz. Aurrerago, berriz, newsletter-a ere argitaratuko dute.

Bagara kooperatibaren lehenengo buletina dagoeneko kalean da. Elkartearen bultzatzaileek hitz hauekin eman diote ongietorria berripaper berriari: Bagararen moduko ekimenek informazio eta komunikazioan ahalegin berezia egin behar dute. Zergatik berezia? Batetik, Bagararen jarduera eta izaera transmititzea ez delako golpe bakar batean lortzen. Bestetik, pertsonak eta komunitatea martxan jarri nahi direnez, lehendabizi, horiek informatuta egon behar dutelako. Hirugarrenik, gizarte berrikuntza arloan gabiltzanez, eragile ezberdinekin (gizarte mailakoak, kooperatibak, udalak…) garai honetako gizartearen erronka eta egiteko modu berriak nondik nora doazen konpartitu nahi dugulako. Hau da, joera berriak behatzeko eta horietaz gogoeta egiteko Bagara toki aproposa izan daitekeenez, inguruarekin konpartitzea oso ariketa aberasgarria izan daitekeelakoan gaude.

Urrats berria komunikazio politikan

Berripaper hau gure komunikazio politikan beste urrats bat gehiago da. Une honetan, Bagarareninstrumentu komunikatiboak hauek dira: webgunea (laster batean sarean egongo da), gazteen bloga, zuzeneko aurkezpenak, proiektu konkretuen inguruko euskarri komunikatiboak, urteko memoria, sektore- bilerak, prozesu inplikatiboak… Gogora dezagun autoeraketa komunitarioan oinarritutako eragiletza sustatu nahi dugula; herrigintza. Helburu horri indarra eta zentzua eman nahi diogu. Horregatik, gaitasuna behar dugu zentzuak eta iparrak elkarrekin etengabe eraikitzen joateko, dena delako euskarrian. Eta, horretarako, elkarren berri izan behar dugu, nahitaez. Puntu horretan hasiko gara norabide konpartitua edukitzen, mezu kolektibo bat, benetako kooperazioan idatzitako diskurtsoa.

Enpresak

Fagor Arrasate

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu, ekoizpen eta banaketa, bobina metalikoen mozketa linea eta prozesuak, txapazko piezen osaketarako sistema berezien ekoizpena.

http://www.fagorarrasate.com/

Fagor Automation

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola

http://www.fagorautomation.com/

Fagor Electrodomésticos

Etxetresna elektrikoen fabrikazioa

http://www.fagor.com/

Fagor Electrónica

Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak

http://www.fagorelectronica.com

Fagor Hometek

Etxerako I+G+b zentroa

http://www.fagor.com/

Fagor Industrial

Sukaldaritza kolektiboarentzako ekipamendu industrial integrala

http://www.fagorindustrial.com/

Erlazionatutako albisteak

Papereko edizioa

Jarrai gaitzazu

Eposta

RSS
flickr
youtube