Azaroak 11, larunbata, ate irekiak Garaia Parke Teknologikoan

Garaia Parke Teknologikoak parez pare irekiko dizkie ateak hiritarrei datorren larunbatean, Ate Irekien egunean.
Card image cap
2017/11/06

Goizeko 11etatik aurrera ekintza ugari izango dira Garaia Parke Teknologikoan. 11ak eta 12an bitartean bertako enpresak ezagutzeko zirkuitoa egingo da. 11:30ean, berriz, robotika tailerra izango da gazteentzat eta denontzat ekocars balancebike.

Era berean, puzgarriak, photocall bat, marrazkiak, legogunea eta beste zenbait ekintza izango dira. Ate irekien eguna luntxarekin amaituko da, 13:30ak aldera. Nahi duten guztiek dute bertaratzeko aukera eta esan beharrik ez dago, herritar guztiak daudela gonbidatuta.

 

 



Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak