2017-08-18T05:11:58+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ausolanek webgune erabilgarriagoa eta funtzionalagoa estreinatu du

2013/01/07

Ausolanen webgune berriaren diseinuak interfaz berria garatzen saiatzen da, erabilgarriagoa eta funtzionalagoa. Bertatik, bost negozio unitateetara erraz iritsi daiteke, bai sukaldaritza sektoreko eskaintzara zein garbiketa zerbitzuetara. Ausolanek zerbitzua eskaintzen du eskola, enpresa, hirugarren adineko egoitza, ospitale eta erlijio komunitateetan. Era berean, webgune berriak aukera ematen du Ausolan Taldea osatzen duten zazpi enpresen gaineko informazioa kontsultatzeko.
Ausolanek webgune erabilgarriagoa eta funtzionalagoa estreinatu du

Imagen de la nueva web de Ausolan.

Bezeroekin harremana sendotzeko asmoarekin eta komunikazio kanal irekia bideratzeko ideiarekin sortu du Ausolanek bere webgune berria. Eta helburu horrekin, oraindik orain lanean dihardute Ausolagunen. Besteak beste, erabiltzaileei menu guztiak kontsultatzeko aukera eskainiko die, aplikazio berrien bitartez. Hain justu ere, Ausolaneko ordezkarientzat oso garrantzitsua da bezero eta enpresaren arteko feed-backa hobetzea.

Ausolanen gaineko albisteak

Webgune berriak Ausolanen gaineko albisteak argitaratzeko aukera ere eskainiko du. Erakundeak toki ezberdinetan antolatzen dituen egitasmoen gaineko informazio zehatza eskainiko da bertan. Albisteen gune honetan, Ausolanek arlo ezberdinetako notiziak argitaratuko ditu, instituzio arlokoak, hezkuntzakoak edo eta elikaduraren gainekoak. Webgune berriaren helbidea honako hau da: www.ausolan.com


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak