2017-11-22T10:04:06+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Aurkeztu da Huhezinema euskal film laburren lehiaketaren 7. edizioa

2013/12/19

Ireki da epea lanak bidaltzeko Huhezinemara, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen duen euskal film laburren lehiaketara. Zazpigarren edizio honetan, ikus-entzunezkoak aurkezteko epea zabalik egongo da 2014ko otsailaren 14ra arte. Guztira, 4.000 euroko sariak banatuko dira irabazleen artean.
Aurkeztu da Huhezinema euskal film laburren lehiaketaren 7. edizioa

2013ko edizioko irabazleak, sari banaketa ekitaldian.

Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko ikasleek antolatzen dute Huezinema euskal film laburren lehiaketa. Aurten, guztira, 3. eta 4. mailako 15 lagun ibiliko dira antolakuntza lanetan “Kultur ekitaldien antolaketa” izeneko materiaren barruan.

Aurtengo ediziorako, hiru sail aurkeztu dituzte antolatzaileek.

- Batetik, hartzaile guztiei zuzenduta dagoen sail ofiziala.
- Bakarrik MUkoikasleei zuzenduta dauden beste bi: MU Ikasleen lehiaketa eta BasqueCulinary Centre lehiaketa.

Sariei dagokionez, sail ofizialean, 3.000 euroko saria dago jokoan. Beste bi sailetan, aldiz, 500 euroko saria bakoitzean. Aurten, antolatzaileek bereziki azpimarratu nahi izan dute BCC saria, nahi dutelako bultzatu fakultate desberdinetako ikasleen parte hartze ahalik eta handiena. Izan ere, BCC sarian parte hartzeko, nahiko da MUko ikaslea izatea eta aurkeztea gastronomiarekin lotutako 3 minutuko film laburra.

Aurreko edizioetan bezala, sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo da. Ekitaldia oraindik finkatu gabe dagoen martxoaren azken astean egingo da. Egun batzuk lehenago, jakitera emango da edizio honetako epaimahaikideen izenak.

2008an Huhezinema sortu zenetik, urtetik urtera joan da handitzen euskal film laburren lehiaketa, bai parte hartzaile kopuruari begiratuta eta baita sarien tamainei erreparatuta ere. Iaz, esaterako, 140 film labur baino gehiago aurkeztu ziren.

Aurtengo oinarriak ikusteko edo aurreko edizioen berri jasotzeko: Huhezinema webgunea eta historia


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak