2017-12-13T10:15:00+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Atzerritik gurera, MUra

2014/10/13

Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoak ongietorria egin zien aurreko astean atzerritik gurera etorri diren ikasleei. Ekitaldiak balio izan zuen, MUren izaera eta 1972an hasitako nazioarteko bidea erakusteko. Nazioarteko 170 ikasle inguru hartuko ditu unibertsitateak hasi berri den ikasturtean, euren prestakuntzaren zati bat bertan egiteko.
Atzerritik gurera, MUra

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen Oñatiko kanpusa hizkuntzen eta aurpegi berrien topagune bilakatu zen aurreko astean. Norbere hizkuntzaren gainetik, ingelesa izan zen nagusi ekitaldian eta baita jendearen arteko elkarrizketetan ere.

Izan ere, Mondragon Unibertsitateko 70 ikasle atzerritar elkartu ziren unibertsitateak beraientzat antolatutako harrera- eta ongietorri-ekitaldian. Besteak beste, MUren izaera eta duela 45 urte hasitako nazioarteko ibilbidea ezagutzeko aukera izan zuten.

Nazioarteko hitzarmenak

Nazioarteko ibilbideari esker, Unibertsitateak hitzarmenak ditu Europako ehundik gora unibertsitate ospetsurekin. Baita Ipar eta Hego Amerikarekin eta Asiarekin ere, eta horrek Unibertsitateko ikasleen eta irakasleen mugikortasuna errazten du, eta agerian uzten du euskal erakundeak duen nazioartekotzearen aldeko kezka.

Ikasturte honetan, Mondragon Unibertsitateko 638 ikaslek prestakuntzaren zati bat atzerrian egingo dute. Horietatik 307k ikasketak egingo dituzte atzerriko unibertsitateetan, eta gainerako 321ak enpresetan eta erakundeetan praktikak eta ikaskuntza-bidaiak. Bestalde, ikasketak osatzeko Unibertsitatera etorri diren atzerriko ikasleak, berriz, 166 dira. Jon den urtean, Mondragon Unibertsitatearen 469 ikaslek prestakuntzaren zati bat atzerrian egin zuten. Horietatik 223 ikaslek ikasketak egin zituen eta 246 ikaslek praktikak.

Unibertsitatera etorri ziren atzerriko ikasleei dagokienez, Mondragon Unibertsitateak iaz 116 nazioarteko ikasle hartu zituen. Horietatik 104 ikasketak egitera etorri ziren eta 12 praktikak eta proiektuak egitera.




Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak