2018-01-20T17:55:55+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ate irekiak Mondragon Unibertsitatean

2018/01/08

Urtarrila eta maiatza artean ate irekiak izango dira Mondragon Unibertsitateko lau fakultateetan, interesa duten pertsonek bertatik bertara ezagutu dezaten formazio eskaintza.
Ate irekiak Mondragon Unibertsitatean

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Enpresagintza fakultatea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatea eta Gastronomia Zientzien fakultateak hainbat ate irekietako jardunaldi antolatu dituzte urtarrila eta maiatza bitartean. 

Jardunaldi hauek datorren ikasturtean graduko ikasketak egingo dituzten ikasleei daude bereziki zuzenduta, Mondragon Unibertsitatearen formazio eskaintza bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiz.

Gainera, fakultateetako informazioaz gain, aukera izango da Biteri Ikastetxe Nagusia bisitatzeko eta ezagutzeko.

Informazioa osorik eta eguna erreserbatzeko honako estekan dago: https://www.mondragon.edu/eu/unibertsitate-graduak/ate-irekiak 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak