2017-08-20T15:42:13+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Asistentzia-Farmazia eta Pazienteen segurtasunaren gaineko jardunaldia abenduaren 3an Garaian

2013/11/21

MONDRAGON Healthek farmazia eta pazienteen segurtasunari buruzko jardunaldi bat egingo du abenduaren 3an Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. SEDISA erakundearen laguntzaz antolatuko du jardunaldia. Bertan, Farmaziaren alorrean dauden kezka eta negozio aukerak aztertuko dituzte. Era berean, beste hainbat gai jorratuko dituzte eztabaida ezberdinetan, MONDRAGON Healthek, SEDISArekin elkarlanean, antolatzen duen bosgarren edizio honetan.

Jardunaldiaren helburua da MONDRAGON korporazioak eta kanpoko enpresek ekitaldi hau behatoki moduan hartzea. Farmaziak ospitale eta botika-saltokietan duen prozesua azaltzea da asmoa, bi prozesu ezberdin dira-eta.

OMEko (Munduko Osasun Erakundea) Itziar Larizkoitiak eskainiko du Farmaziari buruzko hitzaldia eta ondoren gaia bi ikuspegitik aztertuko da mahai-inguruetan: bata ikuspegi klinikotik eta bestea industrialetik.

Honako adituek aztertuko dute ikuspegi klinikoa: Enrique Peiro, Osakidetzako epidemiologoa; Angel Garay, Gipuzkoako farmazietako elkartearen presidentea; Puri de Pablo, GSR enpresako farmazeutika, nagusiei medikamentuak nola eman edo suministratzen zaien azaltzeko; eta Gasteizko Santiago Ospitaletik datorren farmazeutika bat. Batez ere, segurtasun klinikoa hartuko da gai modura.

Ikuspegi industrialetik, berriz, beste hainbat gonbidatu egongo dira: Gerardo Cajaraville, Donostiako Onkologikotik, MONDRAGON Healthekin garatzen ari diren makina baten (Kiro Oncology) gaineko azalpenak eskainiko ditu; Josep Monterde, Bartzelonako Vall d’Hbron Ospitalean luzaroan lan egin duen farmazeutikoa; Ignacio Barcala, ARX enpresatik farmazietako robotikan dabilen ordezkari bat; eta Jose Ramon Luis-Yague, Espainia mailako Farmaindustriakoa.

Jardunaldia enpresa arloko profesionalei zuzenduta egongo da: Korporazioko kooperatibei, arlo horretan interesa duen edonori, industria sektoreko enpresei, zerbitzuei, zentro teknologikoei, Osakidetzako farmazia arloko departamenduei, gestore arloari... Antolatzaileen asmoa da jardunaldiak bide eta negozio berriak hartzeko balio izatea, eta bide batez eztabaida eta ideiak sortzea.

Izena eman nahi duenak mezua bidali beharko du: mondragon-cp@mondragoncorporation.com e-posta helbidera edo 943 082215 zenbakira deitu.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak