2017-10-17T01:57:21+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikertzailea den Asier Aztiriak, Best Paper Award saria eskuratu du

2013/01/02

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak parte hartu du Gasteizen burutu den IWAAL Internacional Workshop Ambient Assisted Living nazioarteko tailerrean. Topaketa hauen helburua zera izan da: gaixoaren ingurua aztertzea, norbere etxean ahalik eta denbora gehien bizi ahal izateko, baldintza duinetan.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikertzailea den Asier Aztiriak, Best Paper Award saria eskuratu du

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak parte hartu du Gasteizen burutu den IWAAL Internacional Workshop Ambient Assisted Living nazioarteko tailerrean. Topaketa hauen helburua zera izan da: gaixoaren ingurua aztertzea, norbere etxean ahalik eta denbora gehien bizi ahal izateko, baldintza duinetan. Gaixoaren bilakaera neurtu daiteke baldintza hauek modu egokian betetzen badira: gaixoaren autonomia mantendu, bere buruan konfidantza handitu eta eguneroko beharrak asetu.

Tailer hauetan Asier Aztiriak, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileak, aurkeztutako proiektuak Best Paper Award saria eskuratu du lehiaketa honetan. Proiektuaren izena “Erabiltzailearen jarrera aldaketak ingurune inteligentean” da (User Behavior Shift Detection in Intelligent Enviroments). Bertan, Alzheimerra duten gaixoen eguneroko jokabideak, era automatiko batetan, nola aldatzen diren aztertzen da, eta horrela gaixotasunaren garapena neurtzen da.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak