2017-12-11T15:58:28+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

'Arrasateko kooperatibagintzaren dilemak eta erronkak. Fagor Etxetresnak' izeneko liburua aurkeztu da

2015/11/23

Lanki ikertegiak argitaratu du eta oinarrian Fagor Etxetresnaren 2013ko itxieraren ondorioz eginiko ikerketak daude.
'Arrasateko kooperatibagintzaren dilemak eta erronkak. Fagor Etxetresnak' izeneko liburua aurkeztu da

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Lanki ikertegiak argitaratu du Arrasateko kooperatibagintzaren dilemak eta erronkak. Fagor Etxetresnak izenburuko liburua, Igor Ortega eta Leire Uriarte ikertzaileek zuzenduta. Fagor Etxetresnaren  2013ko itxieraren ondorioen gainean datza eta bi edizio egin dira, bata, euskaraz eta, besteta, gazteleraz.

Lanaren helburuak dira, batetik, Fagor Etxetresnaren krisiaren gakoak ulertzea eta, bestetik, ateratzea irakaspenak kooperatiba horren esperientziatik. Horretarako, liburuak jasotzen ditu hainbat kooperatibetako arduradunek eta bazkideek Arrasateko esperientzia kooperatiboaren erronken eta dilemen inguruan egindako hausnarketak.

Liburua kaleratu da Lanki Koadernoak bilduman. Bilduma horretan, urtean behin edo urte eta erdian behin, kaleratzen dituzte koopertibismoari edo lankidetzari buruzko hausnarketak.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak