Arizmendiko lau talde First Lego Leagueko Euskadiko kanporaketan

Arizmendi Ikastolako Batxilergoko talde batek eta DBHko laugarren mailako hiru taldek First Lego League txapelketako Euskadiko kanporaketa jokatuko dute larunbatean Zamudion, Euskaltelen egoitzan. Arizmendi Ikastolako ordezkariek laugarrenez hartuko dute parte prestigio handiko txapelketa honetan. Aurten, gainera, berrikuntzak ere egin dituzte. Iñaki Agirrebengoa irakasleak azaldu digunaren arabera, "DBHko laugarren mailako teknologia arloko ikasle guztiek garatu behar izan dute proiektua".
2013/12/12

Arizmendi Ikastolak lau talde eramango ditu larunbatean Zamudion jokatuko den Euskadiko txapelketako kanporaketara: Gaztelupetik batxilergoko talde bat eta DBH4ko bi talde eta Almenetik beste bat. Lau taldeok, aurreko urteetan bezala, MU eta Ikerlanen babesarekin joango dira.

Talde horiek aukeratzeko azaroaren 22an Garaia Berrikuntza gunean ikastolako barne kanporaketa egin zuten DBHko 4. mailako 82 ikaslek. Bada, bertatik atera dira ordezkari izango diren DBHko hirurak.

Guztira, ordea, lau talde izango dira batxilergoko batek ere parte hartuko duelako. Euren izenak: Arizmendi-Ikerlan 1, Arizmendi Ikerlan 2, Arizmendi-MU 1 eta Arizmendi MU 2 izango dira.

Larunbatean, EAEko 32 talde dira elkartzekoak Zamudion. Beraz, lehiakide ugari hurrengo fasera pasatu ahal izateko. Dena den, sailkatuz gero, Espainiakora joango lirateke. Aurten Bartzelonan izango da.

Nature´s Fury

Aurtengo gaia Nature´s Fury ida, hots, naturak sortzen dituen hondamendiak. Horri irtenbideak emanik proiektu zientifiko bat aurkeztu beharko dute larunbatean ikasleek eta beste bi proba egin: batetik eraiki duten robotak hainbat misio bete beharko ditu, ahal bezain azkar, eta bestetik, proiektu teknikoa aurkeztu beharko du talde bakoitzak.

Txapelketaren helburua da gazteen artean berrikuntza, sormena eta ekintzailetasuna sustatzea. Teknologia ikasgaian ari diren ikasleek 1. hiruhilekoan lantzen duten gaia izan ohi da eta, besteak beste, talde lana ere oinarrizkoa da.

Taldeen argazkiak:

FLG1taldea

Gaztelupeko talde bat, laugarren mailakoa.

FLG3. taldea Gaztelupeko Batxilergoko taldea.

FLG2taldea Gaztelupeko laugarren mailako taldea.

FLG4. taldea Almeneko 4. mailako taldea.

Irakaskuntza