2017-12-12T09:20:28+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Arizmendiko ikasleak Polonian MONDRAGONeko kooperatibismoa azaltzen

2012/11/08

Arizmendi Ikastolako Almen eta Gaztelupe guneetako sei ikasle Polonian izan dira ikasleen arteko kooperatibismoari buruzko topaketetan. Debagoiendarrek MONDRAGONen esperientzia azaltzen duen ikus-entzunezkoa egin eta Polonian Arrasateko esperientziari buruz aritu dira.
Arizmendiko ikasleak Polonian MONDRAGONeko kooperatibismoa azaltzen

Arizmendiko ikasleak Auschtwitzera egindako bisitan.

Arizmendi Ikastolako Amaia Balentziaga, Amaia Aranegi, Irati Eraña, Iñaki Mujika, Pablo Lombardo eta Irati Nafarrate ikasleek urrian Polonian egonaldia egin dute kooperatibismoari buruz aritzeko.

Cooperative Hero izeneko topaketetetan Eslovakia, Hungaria, Txekia, Polonia, Ingalaterra eta Euskal Herriko ikasleek beraien herrialdeetako esperientziak azaldu zituzten. Kasu gehienetan nekazaritza eta kontsumo arloko kooperatibak ziren.

Parte-hartzaileak harrituta gelditu ziren MONDRAGONek duen bolumenaz eta edukiaz, eta debagoiendarren testigantzak balio izan zien Ekialdeko Europan kooperatibismoari buruz dituzten aurreiritziak eta uste faltsuak uxatzeko. Hain zuzen ere, orain arte kooperatibismoa Komunismoarekin lotzen zutelako, areago Komunismoaren gainbeherako garaiarekin.

Arizmendiko ikasleak oso pozik etorri dira handik bueltan, eta onartu digute egindako lanak hemen egunerokotasunean hain presente dagoen kooperatibismoa hobeto ulertzen laguntzeaz gain, berorri zentzua eta balioa emateko balio izan diela.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak