2017-08-23T06:06:07+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak bideoa argitaratu du erakundearen berri emateko

2012/12/05

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak erakundeak bideoa argitaratu du euskaraz, gazteleraz eta ingelesez, erakundearen berri emateko eta On Jose Maria Arizmendiarrietaren ondare intelektuala eta ekarpena mundura hedatzeko. Bideoan 15 lagun baino gehiagok esku hartu dute, batez ere kooperatiba arloko pertsona esanguratsuak.

Ikus-entzunezkoaren bitartez On Jose Maria Arizmendiarrietaren ondare intelektuala eta hark eginiko ekarpena gogora ekarri nahi du ALE (Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak) erakundeak. Bideoa, Interneten erakutsiko da, baina baita ALEk munduan egingo dituen ekitaldi publikoetan ere.

Testigantzak

Bideoak 15 lagun baino gehiagoren testigantzak jasotzen ditu, guztiak ere kooperatiba arloko pertsona esanguratsuak, baina baita MONDRAGONetik kanpoko askoren adierazpenak ere: Jose Maria Larrañaga, Jose Luis Madinagoitia, Mila Arregi, Javier Elzo soziologoa, Belen Kortabarria, Javier Marcos, Jose Maria Larramendi, Juan Carlos Mujika, Carlos Lopez, Jesus Maria Arizmendiarrieta, Jesus Maria Herrasti, Miguel Angel Laspiur, Juan Manuel Sinde eta Jon Basurko.

Dagoeneko ikus-entzunezkoa aurkeztu izan da ALEk antolatutako zenbait ekitalditan.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak