2017-08-20T23:04:19+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Arizmendiarrietaren hurbileko pertsonei omenaldia, azaroaren 30ean

2015/11/23

Arrasaten ospatuko da, Arizmendiarrietaren Lagunak elkarteak antolatuta. Gazteek ere beraien ikuspegia emango dute.
Arizmendiarrietaren hurbileko pertsonei omenaldia, azaroaren 30ean

Datorren azaroaren 30ean, arratsaldeko 7etan hasiko da ekitaldia, Arrasateko Kulturaten. Bertan, Arizmendiarrietaren hurbileko pertsonentzako errekonozimendua egingo da.

Ekitaldiaren hasieran Arrasateko alkatea den Maria Ubarretxena eta ALEko lehendakaria den Miguel Ángel Laspiurrek hartuko dute hitza. Ondoren, LKSk argitaratu duen “JM Arizmendiarrieta. Un hombre, un pueblo, una experiencia” liburua aurkeztu dute Fermín Garmendia, Manolo González eta Javier Reteguik.

Ikasleen ikuspegia

Egitaraua jarraituta, ondoren Mondragon Unibertsiateko ikasleek 30 segundotan Arizmendiarrieta nor zen azalduko dute, beraien ikuspegi berezia emanez.

Eta azkenik, Don Jose Mariaren hurbileko pertsonei egingo zaie errekonozimendua.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak