2017-08-23T12:15:07+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Arizmendiarrietaren gorpuzkiak Arrasateko parrokian daude atzotik

2016/11/25

Atzo, azaroak 24, egin zuten tokialdaketa eta San Juan Bataiatzailearen parrokiara eraman zituzten bere gorpuzkiak.
Arizmendiarrietaren gorpuzkiak Arrasateko parrokian daude atzotik

Atzo, 2016ko azaroaren 24an tokiz aldatu dira Arizmendiarrietaren gorpuzkiak eta dagoeneko San Juan Bataiatzailearen 1999az geroztik egon dira San Kristobalen gorpuzkiak. Izan ere, apaiza 1976an hil zen arren, lehenik Aldaiko kanposantuan lurperatu zuten, eta hogeita hiru urte geroago aldatu zuten lekuz.

Arizmendiarrieta urna parrokian

Donostiako gotzaintzako ordezkariek eta eliz tribunaleko lau kidek prozesua ikuskatu zuten eta beraien gidaritzapean egin zuen tokialdaketa. Udal langileek hilobia ireki eta bere hezurrak gordetzen zuen hilkutxa atera dute.

Udal beilatokiko gela batean egin da hezurren azterketa, kontaketa eta identifikazioa; prozesua Ramón Etxezarretak gidatu du, Don Jose Mariaren laguna eta kolaboratzailea. Behin froga hori amaituta ekintzaren akta jaso dute eta dokumentuaren kopia bat metalezko hodi batean gorde da, bere hezur masarekin batera eta kutxa batean sartu da.

Jarraian, Jose Mariaren senitartekoek sartu dituzten bere gorpuzkiak Arrasateko parrokian eta bertan izango dira aurrerantzean, Errosario aldarearen atzeko partean. Kontuan izan behar da, parroquia honetako koadjutore izan zela 36 urtetan.

Arizmendiarrieta urna parrokian

Horrela, ekitaldia bukatutzat eman da eta gogoratu da datorren azaroaren 27an eliza berean Arizmendiarrietaren aldeko meza izango dela, hil zeneko 40. urteurrena gogoratuz. Jose Ignazio Munilla gotzainak zuzenduko du elizkizuna.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak